Web
Analytics
XXI. SAN SILVESTRE - AZPEITIA - 2022 - Lasterketak.eus XXI. SAN SILVESTRE - AZPEITIA - 2022 - Lasterketak.eus

XXI. SAN SILVESTRE – AZPEITIA – 2022

XXI. SAN SILVESTRE - AZPEITIA - 2022

XXI. SAN SILVESTRE – AZPEITIA – 2022

21. Sansilbestre lasterketa lelo eta irudi berriarekin dator aurtengoan. Urtea ondo amaitzeko zer modu hobe, herrian bertan korrika egin, lagunak familikoak txalotu, eta egun honek isladatzen duen poz eta zoriontasunarekin, datorrena hobeto hasi….

Ekintza herrikoiek, magia berezi bat dute. Elkarlanean oinarritzen dira, batzeko eta elkarrekin momentu bereziak sortzeko ahalmena dute eta Azpeitiko Sansilbestrie, ekintza herrikoietan, berezienetako bat bihurtu da.

Adin eta izaera desberdineko korrikalariak batzeaz gain, inklusibitatearentzako tartea ere eskaintzen du urteko azken lasterketa herrikoi honek.

IBILBIDEA – RECORRIDO:

Ibilbide berria. Azken urteetan, Loiolako hiribidean sartzeak, trafiko arazo asko sortu izan dizkigu.
Alde horretatik, 6km luzera duen ibilbide berri bat diseinatu dugu, herrigunetik irten gabe.

IZENEMATEA – INSCRIPCIÓN:

Izen emateak, joan den urtean bezala www.kirolprobak.com webgunean izango dira. 10€-ko prezioa izango du eta 800 korrikalarietara mugatuko da. Dortsalak geratzen badira, egunean bertan izena eman ahal izango da 15€-tan.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

http://xeyeat.blogspot.com.es/

XXI. SAN SILVESTRE - AZPEITIA - 2022

Event Details
Artxibo
Event Search