Web
Analytics

XLI. SANTAMASETAKO KROSA – XVI. ENRIKE KABIKETA MEMORIALA – 2018

XLI. SANTAMASETAKO KROSA – XVI. ENRIKE KABIKETA MEMORIALA – 2018
Argazkiak: Arrasate Kanpanzar Atletiko Taldetik / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2018ko abenduak 9, domeka
Arrasate Kanpanzar Atletiko Taldeak antolaturik, datorren domekan Santamasetako XLI. Krosa – Enrike Kabiketa XVI. Oroimenezko Krosa izango da.
Koadrilen arteko lasterketarako izena eman ahalko dute 16 urtetik gorako pertsonek, baita Arrasateko nahiz Debagoieneko koadrilek ere.
Izen-ematea lasterketaren egun berean irekiko da, eta zabalik egongo da eguerdiko 12:00ak arte. Prezioa 5 eurokoa izango da.
Ohitura denez, lasterketa Monte taberna ondotik abiatuko da, eguerdiko 12:30ean, eta bi sailkapen egongo dira: indibiduala eta koadrilen artekoa.
Koadrila bakoitzeko bost lasterkari azkarrenen denborak kontuan hartuko dira koadrilen puntuazioa zehazteko. Sistema hori erabiliko da bai emakumezko koadriletan, baita gizonezkoetan ere.
Puntuazio baxuena lortuko duen koadrila izango da irabazlea, eta sari banaketa eguerdiko 12:30ean ospatuko da.
Gainera, lasterketa hau hasi baino lehen, goizeko 11:00etatik 12:00etara, umeendako eta gaztetxoendako lasterketak ospatuko dira Erdiko kalen eta Iturriotzen. Horrenbestez, atletismo eta giro ona nagusi izango dira datorren domekan Arrasaten bertan.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

www.mondraberri.com

Event Details
  • Hasiera data
    2018-12-16 12:30
  • Kategoria
  • Helbidea
    ARRASATE, GIPUZKOA

Enter your Google Map API from the Theme Settings panel.

Event Details
  • Hasiera data
    2018-12-16 12:30
  • Kategoria
  • Helbidea
    ARRASATE, GIPUZKOA
Partekatu lasterketa
Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg