Web
Analytics
SARA KORRIKA TRAIL 2010 . - Lasterketak.eus SARA KORRIKA TRAIL 2010 . - Lasterketak.eus

SARA KORRIKA TRAIL 2010 .

Lasterkaldia mendian iragaiten da gutiz gehiena, 1443 metroko goranzko desmaila eta 1442 metroko beheranzko desmaila dela, hori guzia erdi-autonomian eta elikatzeko modua segurtaturik.

Ibilaldian zehar, ibilgailuz dabiltzan sendagileek eta hezur-artatzaileek lagunduko zaituzte. Gurutze Gorria ere lekuaren gainean izanen da, zauriñoen zain. Janari hornitzeak Larrungo mazeletan antolatzekoak dira (lasterkaldiaren erdi-autonomia ahantzi gabe).
Lasterkaldia gelditzen dutenak abiapundurat garraiatuak izan daitezke mendiko tresnekin, gero dutxa daitezke azken parte-hartzaileei beha egon artean eta sari emaitean parte har dezakete.
Heltzean, ongi merexitutako dutxa baten ondotik, herriko polikiroldegian elgarretaratuko gara eta bertan kirolariek bere balentrietaz hitz-egiten ahalko dute eta edateko nola mota desberdinetako taloen jateko (xingarra, gasna, txokolate) parada ukanen dute irabazleak goresten dituztela sariak banatzean.
Hauek lekuko sari bereziz osatuak dira eta bizkarreko ator zenbait ere zortean hautatuak izanen dira.
Familia haundi bateko kide gisa etortzen da bertarat eta giro ona lagun, zoriona besterik ez daiteke ororen buru…

 

Informazio gehiago: www.sarakorrika.com

Event Details
  • Hasiera data
    2010-03-28 09:00
  • Helbidea
    SARA, IPARRALDE
Event Tags
Artxibo
Event Search