


LASTERKETAREN IZAERA
Anboto inguruan, Atxondoko herrialdean eta Urkiolako Parke Naturalean oinez eginiko banakako lasterketa. 25,6 kmko luzera eta 1.400 metrotako gorantzako igoera metatuarekin.
Parte hartzaileek ibilaldi markatu batetik joango dira. Beraien funtsezko helburua seguritatea izanik.
Gertatu litekeen edozein gorabehera arriskutsuaren aurrean partehartzaileen artean elkar laguntzeko eta ingurua errespetatzeko beharra daukate partehartzaileek.
Zirkuitoaren bazterretan izerdia eta rollo txarrak besterik ez botatzea eskatzen diegu.
Lasterketan parte hartzeko 1994. urtean edo lehenago jaioa izan behar da eta egin beharreko esfortzuetarko prestaketa egokiarekin.
Edozein lesioa edo istripua aurrekoa kontutan ezhartzeagatik parte hartzaile beraren ardura da eta ez antolatzaileena.
Lasterketa ez dago irekia edozein elbarritasun fisikorik daukan lagunei.




INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:













