Web
Analytics
VII. IZAZPIKO IGOERA: 31,26 ERRONKA - 2017 - Lasterketak.eus VII. IZAZPIKO IGOERA: 31,26 ERRONKA - 2017 - Lasterketak.eus

VII. IZAZPIKO IGOERA: 31,26 ERRONKA – 2017

20160508_Izazpiko-Igoera-2.jpg

VII. IZAZPIKO IGOERA: 31,26 ERRONKA – 2017

Lekua: EZKIO
Eguna: 2017/05/07
Ordua: 12:00

ARAUDIA – REGLAMENTO:

  • Lasterketan, 18 urtetik gorako edonork parte hartu dezake. Adin horretatik beherakoek baimen berezia erakutsi beharko dute eta antolaketak erabakiko du bere parte hartzea.
  • Lasterketa  6,3 kilometrokoa izango da eta 530metroko desnibel positiboa izango du .Ikusi Ibilbiodeak Bideoa 2016
  • Lasterketa goizeko 12:00etan hasiko da eta eguerdiko 13:15etan bukatuko da. Denbora hau gainditzen duten korrikalariak, kontroletik kanpo iritsiko dira.
  • Izen-ematea: MARTXOAREN 15ean irekiko da. Herrikrosa.eus  web-an, Ezkioko Argindegi ostatuan edo Agirre Kirolak dendan (Beasain). Prezioa: 7€ federatuentzat, 9€ bestela (10-12 egunean bertan egiten bada).
  • Partehartzaileen artean G2Handiak lasterketan parte hartu ahal izateko bi dorsal hartzeko aukera zozketatuko da. Bi irabazleek beste korrikalari bati eman nahi badioye G2H lasterketan parte hartzeko aukera momentuan adierazi beharko dute.
    Parte-hartzaile bakoitzak inskripzioan ordaindutako euro bat, herri edo eskualdeko irabazi gabeko elkarte edo pertsona bati laguntzera zuzenduta da.
  • Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
  • Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da edota egunean bertan 10(federatuek)-12(federatu gabeek) euro ordainduta..
  • Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du, horretarako aukerarik balego.
  • Korrikalari guztiak aseguratuta egongo dira.
  • Parte-hartzaile kopurua: 100 lasterkari
  • Dortsala egunean bertan goizeko 9:30etatik 11etara jaso ahal izango da Herriko plazan.
  • Dortsalak  argi eta garbi ikusgai jarri behar dira,.
  • Korrikalariek, antolatzaileek jan-edan postuen gertu ipinitako zabor ontziak erabili behar dituzte.
  • Sari banaketa eguerdiko 13:30etan izango da:
  • Sariak: Lehenengo 3 gizon eta lehenengo 3 emakumezkoentzat. 150€ ,100€ ,50€.
  • Pello Garinek 1982an jarritako errekorra hobetzen duen lasterkariarentzat sari berezia egongo da: 31min, 26 segundu.
  • Herriko neska eta mutil azkarrenarentzat ere saria egongo da.
  • Motxilak uzteko zerbitzua egongo da, Herriko plazan.
  • Dutxak egongo dira Ezkioko frontoian.

​IBILBIDEA – RECORRIDO:

 

izazpi igoera

Event Details
  • Hasiera data
    2017-05-07 12:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    EZKIO, GIPUZKOA
Event Tags
Artxibo
Event Search