Web
Analytics
VII. LEZAMAKO MUGETATIK MENDI LASTERKETA - Lasterketak.eus VII. LEZAMAKO MUGETATIK MENDI LASTERKETA - Lasterketak.eus

VII. LEZAMAKO MUGETATIK MENDI LASTERKETA

20120902_LezamakoMugetatik.jpg

lezamako mugetatik

DATA

2012/09/02. Andra Mari Herriko jaien aurreko igandean.

IBILBIDEA ETA DENBORAK

Ibilbide osoa 27km-koa da..
Mendi Ibilaladia ordu 1 eta erdi lehenago abiatzen da (8:30etan) bi proba hauetako partehartzaileek gune teknikoenetan gurutzatu ez daitezen.
Egun berean antolatzen da Ibilaldi Txikia, antolakuntzak berak umeentzat antolatua, ibilbide alternatibo batetik.
Datu teknikoak, denbora eta kontrolei dagokiena kenduta, berdinak dira Ibilaldirako zein Lasterketarako.
Irteera: Lezamako Andra Mari Eliza (bertatik Lezamako Plazara bideratzen da, eta bertan da eman irteera ofiziala) ordua: 8:30etan Martxa. 10:00etan Lasterketa.
Helmuga: Lezamako Plaza
bukaera ordua, gehienez: 14:00etan Martxa eta Lasterketa

 

BESTE DATU TEKNIKO BATZUK

Kota gorena Ganguren gaina 475 m. Kota baxuena.: Kurutze auzoa 35 m.
Igoeran metaturiko desnibela: 1.000 m
Jeitsieran metaturiko desnibela: 1.000m
Lurzoru mota:
Asfaltoa eta porlana: 6 km;
Lurrezko pista: 8 km;
Baso eta mendiko bidexkak: 11 km.

 

Ibilbidearen erlibearen grafikoa:

 

lezamako mugetatik profila

EUSKAL KOPA

Lasterketa Euskal Federazioak mendi lasterketen EUSKAL KOPAN sartu du berriro beste zazpi probekin batera.

IBILBIDEAREN INGURUKO IRUZKINA.

Ibilbide honen zailtasuna ertaina da, baina badauzka gogorrak diren tarte batzuk, batez ere Basobaltz basorako jeitsiera eta ibilbidea, Gangurenerako igoera eta Legina aldera zein Ugarterako jeitsiera.
Lezamako Andra Mari Elizan hasten da, bertatik herriko plazarako jeitsiera bideratua egiten da (150m) eta bertan ematen da irteera ofiziala. Lehenengo metroetan aldapa behera, udaletxe pareraino, eta segituan 800 metroko igoera samurra asfaltatutako bidetik Mikel Zarate plazaraino, Garaioltza auzoan. Puntu honetan errepidea albo batera uzten da eskuma aldera biratuz; lehenengo zatia pistaz eta ondoren, bide zidorretik Garaioltza zeharkatuz ekialderantz, gero Gaztelumendira igotzen hasteko. Gailurrera iritsi arteko ibilbidea pista zein bide zidorrez tartekatuta dago. Gaztelumendi (324m. 5.8.KM. kontrola eta hornikuntza postua). Gailur honetatik asfaltoz, lurrez eta harriz osaturiko bideari jarraituz, hiru kilometrotan, Urrusti mendira helduko gara (8.5.KM) eta mendikatea jarraitu beharko dugu beste kilometro batez ondoren 90ºko desbideraketa egiteko HMrantz, sasi arteko, lehenengo laua baina laister aldapa behera nabarmena eta jarraia, “San Martik Baso“ Parke Botanikora heldu harte (10.5. KM. kontrola, hornikuntza postua eta osasun asistentzia).
Berau bisitatu ondoren, aurrera joango gara Basobaltz, zeharkatuko dugun basoaren izen bera, errekako bidezidorretatik behin eta berriz alde batetik bestera salto eginez, berau inguratu eta behin sastrakak gaindituta Errotabarri antzinako errotara iritsiko gara, eta bertatik, antolatzaileek berreskuraturiko bide polit batetik, Bekoerreka gurutzatu eta Garaioltza nekazalgunera igoko gara. Asfaltora aterako gara, Athleticeko zelaien parean, eta igoera samurrean Kurutze auzoraino joango gara. Kurutzetik ehundaka metroko batzuk igaro ostean asfaltotik, Lezamako Torrera helduko gara (14,5. KM. Hornikuntza postua). Puntu honetan egongo da 2012an Kadete eta Juniorrentzako HELMUGA.
Hemen hasten da ibilbidearen zatirik gogorrena; Alde batetik, eguzkiak gogor jo ohi duelako, eta bestetik, 2km-tan 400m-ko desnibela igo beharko dugulako, mendi bidexketatik, landaredi eta harri artetik Ganguren gainera heldu arte (475m. 18.KM. kontrola eta hornikuntza postua), hauxe da ibilbideko punturik gorena.
Hemendik aurrera ibilbideak lurrezko pistatik, mendikatea jarraituko du etengabeko gora beheran, Lezama eta Galdakoren arteko mugarriak ikusiz, Foru Aldundiak duen chaletera iritsi arte. IE-ra 90º biratuta jeitsiera nabarmena hasiko dugu 200 metron zehar eta gero ekialdera jo eta jeitsiera malkartsu batetik Legina auzoraino (aurten bezala irailaren 2an San Antolin egunean tokatzen denean bertan oso herri erromeri polit bat egiten da). Handik Larrabetzuko mugetan zehar, pistaz eta errepidez, Ugarte auzora gerturatu arte, Olabarria baserriaren parean. Bertan asfaltaturiko bidea hasten da, eta jeitsiera samurrean, baserri desberdinak zeharkatuz, km gutxi batzutan Lezamako plazan azalduko gara, bertan dagoelarik helmuga.

 

KONTROLAK ETA HORNIKUNTZA POSTUAK

Denbora kontrolak eta hornikuntza postuak:
-Gaztelumendi 5,8. KM (Dortsalen kontrola eta hornikuntza likidoa)
-Parke Botanikoa: 10,5. KM (Dortsalen kontrola. Hornikuntza likidoa+solidoa)
-Lezamako Dorrea: 14,5. KM (Hornikuntza likidoa)
-Ganguren: 18. KM ( Dortsalen kontrola eta Hornikuntza likido+solidoa)
Legina Auzoa: 23. KM (Dortsalen kontrola eta hornikuntza likido)
-Meta: 27. KM (Dortsal-denboren kontrola. Hornikuntzak. Osasun Asistentzia)

PARTEHARTZAILEAK ETA IZEN EMATEA

Lasterketa eta Ibilbiderako partehartzaile kopurua mugatu egin da oparia eta asegurua bermatuta daukatenentzat .Lasterketan muga 300ekoa eta martxan 400ekoa da .
Izen ematea: Martxa: 13 €
Lasterketa: federauak 15 €, ez federatuak 20 €
Lasterketa-Izena ematea

Martxa-Izena ematea

 

KATEGORIAK ETA SARIAK

Lasterketan 6 kategoria daude (Kadete, Junior, Senior, beteranoak , Promesa eta Lezama, guztietan emakume eta gizonak)
Senior Kategoria orokorrean lehenengo postuan sailkatuek , gizona zein emakume, txapela jasoko dute.
Lehenengo diren guztiek Lezamako Jesus Jauregi eskultorearen Eskultura- Garaikurra jasoko dute.
Lasteketarako dortsala edo martxarako txartela izan eta ibilbide osoa egin duten guztiek saria jasoko dute parte hartzeagatik (normalean kirol kmiseta eta Lezamako produktu naturalak)

SEGURTASUNA

Edizio honetan antolakuntzak erantzunkizun zibilaren asegurua izango du. Partehartzaileei Antolakuntzak ezarritako Araudia errespetatzera behartzen zaie. Araudi honetan azaltzen ez diren kasu posible horiei mendi Lasterketetarako Euskadiko Mendi Federazioak duen araudia aplikatzen zaie.
Federazioak behartu egiten du Lasterketako partehartzaile guztiek istripu asegurua izatera. Federatuek badute, eta federatuak ez direnen kasuan asegurua kontratatu egin beharko da, eta izena ematerakoan 5 euro gehiago kobratuko zaie.

 

OSASUNA ETA ZERBITZUAK

Edizio guztietan DYAren laguntza eta dotazioak izaten dira . Zerbitzuei dagokionez, Lezamako polikiroldegiko komun eta dutxak eskuragarri daude.

IBILALDI TXIKIA

Aurten ere Ibilaldi txikia Ganguren magaletako barrenetik igaroko da . Beti bezala saituko da desnibel handirik ez izatea umeek edota edozein pertsonek parte ahal izateko .
Aurten gainera oso datu erakargarria dugu : ibilbidea Leginatik igaroko da eta bertoko herri erromeriaz gozatuko dugu.
Ez dago mugarik partehartzaile kopuruan eta ume bakoitzagatik 5 euro jarri beharko da , opariak eta zozketan parte hartu ahal izateko.

 

KONTAKTOA

[email protected]
Txema Pico – 650312784
Iñaki Sagrario – 686415758

 

 

Informazio gehiago / Más información: www.lezamakomugetatik.com

ARGAZKIAK / FOTOS [2010]

Event Details
  • Hasiera data
    2012-09-02 10:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    LEZAMA, BIZKAIA
Event Tags
Artxibo
Event Search