VIII. IZAZPIKO IGOERA MENDI LASTERKETA: 31,26 ERRONKA – 2018
Lekua: EZKIO
Eguna: 2018/05/6
Ordua: 12:00
ARAUDIA – REGLAMENTO:
1. ART.) EZKION MARTXAN K.K.ak, IZAZPIKO IGOERA MENDI LASTERKETAren edizioa antolatuko du. 2018ko maiatzaren 6an Ezkion (Gipuzkoa) ospatuko da, Ezkioko Udaletxearen eta jai batzordearen babesarekin.
2. ART.) IZAZPIKO IGOERA MENDI LASTERKETArekin batera EZKIOKO I. UME-LASTERKETA ospatuko da egun berean, karrera nagusia bukatu ondoren.
IRTEERA ETA ORDUTEGIA:
3. ART.) Lasterketa biek Ezkioko Ostatu aurrean izango dute irteera. 11:30ean IZAZPIKO IGOERA eta 11:00etan UMEEN LASTERKETA.
LUZERA:
4. ART.) IZAZPIKO IGOERAK 6,3km luzera izango du eta UMEEN LASTERKETA 1000m inguru. .Ikusi Ibilbiodeak Bideoa 2016
PARTE HARTZAILEAK:
5. ART.) IZAZPIKO IGOERAN 18 urtetik gorakoek bakarrik parte-har dezakete. 18 urtetik beherakoek 14 urte bitarten, parte-hartzekotan gurasoen edo tutorearen baimenarekin eta antolakuntzaren oneritziarekin.
IZEN EMATEAK:
6. ART.) Izen emateak Herrikrosa.eus web orrialdean soilik egin ahal izango dira, maiatzaren 5era arte. Edota maiatzaren 6an Ezkion bertan lasterketa hasi eta 30 minutu aurretik. Parte hartzaileen gehiengo kopurua 50ekoa izango da. UMEEN LASTERKETAN izen ematea lasterketa unean bertan egingo da lasterketa hasi eta 15 minutu aurretik.
7. ART.) Izen emateak 10€ balioko du eta egunean bertan 15€. Umeen izen ematea dohakoa da.
ITXOITE ZERRENDA ETA BAJAK:
8. ART.) Maitzaren 5a baino lehen parte hartzaileen kopurua betez gero, hurrengo izenak itxoite zerrendan erregistratuko dira. Bajaren bat komunikatzen denean, antolatzaileak zerrenda horretan dagokionari esango dio izena emateko aukera daukala. Hori, orden zorrotzean egingo da.
9. ART.) Bajak komunikatzea eskatzen da, edozein delarik arrazoia, antolatzailearen helbide elektronikoan: [email protected]. Izen ematearen diru kopuru osoa bueltatuko da maitzaren 2ra arte emandako bajei.
10. ART.) maitzaren 5etik urrera ez da egingo aldaketarik on-line izena emandako parte hartzaileen zerrendan.
DORTSALAK:
11. ART.) Dortsalak frogaren egunean bertan jasoko dira, 10:00etik 11:00ak arte, Frontoian. Dortsala aurrealdean eraman behar da ikusgarri, froga irauten duen bitartean.
DENBORAREN KONTROLA, KATEGORIAK ETA SAILKAPENA:
12. ART.) Denboraren kontrola egingo da, denbora totala eta helmugara iristearen ordena erregistratuz.
13. ART.) Bi kategoria egongo dira:
Absolutuak (gizonezkoa nahiz emakumezkoa):Izazpiko Igoera Mendi Lasterketan parte hartzaileak 18 urtetik gorakoak.
Ezkioko Herritarrak (gizonezkoa nahiz emakumezkoa): Izazpiko Igoera Mendi Lasterketan parte hartzaileak 18 urtetik gorakoak eta Ezkion erroldatuak.
Gazteak (mutil nahiz neska): Izazpiko Igoera Mendi Lasterketan parte hartzaileak 14 eta 18 urte bitartekoak.
GARAIKURRAK ETA SARIAK:
14. ART.) Antolatzaileak kategoria absolutuen, gizonezko zein emakumenezkoen, lehenengo hirurentzako garaikurrak edo sariak emango ditu, hori ere bertakoen lehenengo gizonarentzat eta lehengo emakumearentzat, baita gazteen arteko lehenengo mutilarentzat eta lehenengo neskarentzat ere. Honetaz gain, umeen lasterketan parte hartuko duten umeentzat domina oroigarria izango da.
15. ART.) Sarien banaketa 13:00ak inguruan egingo da.
16. ART.)Parte-hartzaile bakoitzak sari bat baino ezingo du lortu. Gailenduko da kategoria absolutuko podiuma, ondoren beste kategoriak eta azkenik zozketa.
17.ART.)Pello Garinek 1982an jarritako errekorra 31m eta 26 seg. denbora hausteak 500 euroko saria du. Errekorra hausteko saria korrikalari bakarri emango zaio; batek baino gehiagok haustekotan, denbora onenari, errekor berria ezarriko duenari, alegia.
ZOZKETA:
18. ART.) Bertako dendek eta enpresak eskainitako produktu eta zerbitzuen zozketa egingo da bi lasterketako edozeinetan parte hartu dutenen artean. Saria jasotzeko ezinbestekoa da dortsala aurkeztea edo identifikatzeko beste edozein dokumentua.
HORNIDURAK:
19. ART.) Hornidura puntuak: Izazpi gainen likidoa eta froga bukatzerakoan, likidoa eta solidoa. Hondakinak bereziki mugatutako eremuetan bota beharko dira.
ZERBITZUAK:
20. ART.) Honako zerbitzuak egongo dira:
POLTSAK JASOTZEKO GUNEA: Korrikalariek beren arropa poltsa itxietan gorde ahal izango dute horretarako prestatutako lekuan. Dortsala aurkeztea ezinbestekoa da poltsa hartzeko.
DUTXAK: Frontoian helmugatik 100 metrora.
ISTRIPU ASEGURUA:
21 ART.) Izen emandako lasterkari guztiek istripu aseguru bat izango dute. Antolatzaileak ez du inongo erantzukizunik bere gain hartuko parte hartzaileek lasterketan eragin ditzaketen kalteen gainean.
GALARAZPENAK ETA BETEBEHARRAK:
22. ART.) Txirrinduz zein beste edozein ibilgailuetan laguntzea debekatuta dago.
23. ART.) IZAZPIKO IGOERA MENDI LASTERKETAN parte hartzeak araudi hau eta Antolatzailearen aholkuak ontzat hartzea dakar. Hori horrela izan ez gero, Antolatzaileak neurriak hartzeko eskubidea aurrera eramango du.
IBILBIDEA – RECORRIDO: