1.- DATA eta ORDUA: Zarautz-Pagoeta-Zarautz mendi lasterketako zortzigarren edizioa
2013ko maiatzaren19 an burutuko da eta goizeko 10:00etan emango zaio hasiera.
2.- IBILBIDEA: Proba Zarautz eta Pagoeta arteko menietan zehar igaroko da.
15 kilometroko luzera du eta 1.468m.-ko gora-behera metatua.
Irteera eta helmuga Azken Portu auzoko Guria taberna aurrean kokatuko da.
3.- PARTEHARTZEA: 18 urtetik gorako edonork parte hartu dezake,
bainan gehienez ere 225 lagun onartuko dira. 225 horiek izena emandako
hurrenkera berean onartuko dira, arautegi honetan adierazitako guztia onartu
eta zehaztutako baldintza guztiak betetzen badituzte behintzat.
4.- KATEGORIAK: Lasterketa honetako sailkapena bi kategori hauen arabera emango da:
– Gizonezkoak – Emakumezkoak
5.- IZEN EMATEAK: izen ematea lasterketako web orrian egingo da
(www.herrikrossa.com). Inskripzioa 15 €.
6.- KONTROLAK: Bi kontrol egongo dira, lehenengoa Sarobe berrin (5,5km),
irteera eman eta handik ordubetera itxiko dena, bigarrena Pagoetako gurutzean.
Ibilbidea gehienez 2 ordu eta erdian egin beharko da.
7.- HORNIDURAK: Hiru anoa postu egongo dira (5,5 – 7,2 – 9,5 kilometroetan)
8.- SARIAK: Kategoria bakoitzeko lehenengo hirurak saria jasoko dute.
Baita ere saria jasoko dute kategoria bakoitzeko zarauztarrek.
Lasterketa denbora barruan amaitzen dutenei kamiseta eta opari bana emango zaie.
Opari gehiago ere zozketatuko dira lasterketa amaitzen dutenen artean.
Sariak ez dira metatuko.
300 euroko sari berezia lortuko du, bere kategorian, frogako errekor berria
ezartzen duen emakumezkoak.
Halaber, 300 euroko sari berezia lortuko du, bere kategorian, frogako errekor
berria ezartzen duen gizonezkoak.
9.- OSASUN-LAGUNTZA: Antolakuntzak sorospen eta salbamendu zerbitzuak
atonduko ditu ibilbideko puntu estrategikoenetan.
10.- Parte hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, arau hauek onartuko dituzte.
Hemen aurreikusita ez dagoena Euskadiko Mendi Federazioak mendi lasterketetarako
duen araudiaren arabera erabakiko da.
11.- Zarautzko Udal Kiroldegian aldagelak eta dutxak izango dira partaide guztientzako.
Informazio gehiago / Más información: www.pagoetamendilasterketa.com
ARGAZKIAK / FOTOS [2013]
https://www.facebook.com/media/set/?set=a.566131196771164.1073741832.100001228658807&type=1