ARAUDIA / REGLAMENTO:
1. Artikulua.- DATA
SPORTMAGIC-ek antolaturiko Maratoi Erdia Espainiako Federakuntzaren eskutik dator eta Apalategui Kirolaren
lankidetzarekin kontatzen du. Aurtengo maitzak 15 an goizeko 10etan lasterketa honen 11. edizioa ospatuko da.
2. Artikulua.- DISTANTZIA
21,097 km.tako ibilbide hau Espainiako Atletismo Federakuntzaren homologazioa du. RFEA eta
GAF-eko epaileek lege betetzearen alde begiratuko dute.
3. Artikulua.- PARTAIDETZA
Lasterketa 1995ean edo lehenago jaiotako edozein nazionalitateko atleta federatua edo ez federatuentzat irekita dago.
RFEAko legeek adierazten duten bezala, sailkapen ezbedirnak egingo dira bai gizonen eta emakumeen artean jaiotza
urtearen arabera Korrikalari bakoitzak bere ardurapean hartzen du parte lasterketan eta hau bukatzeko gaitasun físiko
on bat duela aitortzen du.
4. Artikulua.- INSKRIPZIOA
Lasterketako inskripzioa pertsonala eta besterenezina da eta arautegiaren onarpena suposatzen du. Inskripzioa
gauzatuz behin ezin izango da beste pertsona bati partaidetza eman. Izen ematearen dirua ez da itzuliko edozein
arrazoia izanik.
5. Artikulua.- INSKRIPZIO EPEA
Izen ematea egiteko epea otsailak 21ean hasi eta maitzak 6ean ixten da. Gehienez 3.200 atleta parte hartuko dute.
6. Artikulua.- DORTSALEN ETA CHIP-EN BILKETA
Korrikalariek inskripzioa egiterakoan txipa eta dortsala jasotzeko leku bat aukeratu behar dute. Lasterketarekin
harremana duten kirol denda batean jasoketa egitea erabakitzen duten horiek, dortsala jaso dezakete bertan Maiatzak 13
eta 14an. Dortsala antolakuntzaren bulegoan eskuratuko duten partehartzaileek maiatzak 14 ean 16.00tik 20.30ra arte
egin dezakete, izen ematea egiterakoan aipatu zuten bezala. Dortsala eta txipa hartzeko inskripzioaren frogagiria edo
NAN erakustea beharrezkoa da.
7. Artikulua.- CHIPAREN ITZULKETA
Korrikaldia bukatzean chip horia ez duten partaide guztiek antolakuntzari chip-a bueltatu behar diote.
8. Artikulua.- OPARIA
Lasterketaren oroigarri moduan partehartzaile guztiek kamiseta bat jasoko dute dortsala hartzerakoan eta inskripzioa
ordainduta izanez.
9. Artikulua.- SARIAK ETA GARAIKURRAK
Kategoria guztien Bizonezko eta emakumezko lehenengo hiru partaideek lortuko dituzte sariak.
Gizonezko eta emakumezko absolutu mailako lehengo bostak hurrengo sariak jasoko dituzte;
1. 500 € / 2. 250 € / 3. 150€ / 4. 100€ / 5. 75€
ERREKORRA: 1.000€ko bonusa gizonezkoen errekorrentzat eta 1.000€koa emakumeezkoentzat.
Gizonezko eta emakumezkoen lehen hiru partaide euskalduneentzat sariak egongo dira ere.
1. 150 € / 2. 75 € / 3. 50€
10. Artikulua.- KORRIKALARIENTZAKO ZERBITZUAK
ERBIAK.- Antolakuntzak behar bezala identifikatutako hiru erbi izango ditu. Hauek erritmoak markatzearen lana egingo
dute. Erbiak markatutako denborak 1h:20 min. – 1h:30 min – 1h.40 min izango dira.
HORNIDURA POSTUAK.- Partaide guztientzat 5,10 eta 15 kilometroetan hornidura postuak egongo dira urarekin eta 7,5
eta 12,5 kilometroetan Poweradekin.
JAN-EDANAK HELMUGAN.- Lasterketa amaitzerakoan empresa babesleen jan-edanak egongo dira atleten eskura.
ALDAGELAK.- Irteera eta helmuga puntuaren ondoan aldagela eta dutxa zerbitzua izango dute eskuragarri atletek eta
bertan arropak gordetzeko armairu zerbitzua ere dohain izango dute.
MASAJISTAS.- Helmuga ondoan masajeak dohain jasotzeko gune bat ipiniko da.
PARTAIDETZA DIPLOMA.- Maratoi Erdiaren diploma ofiziala eskuratu nahi dutenek lasterketaren web-ean doahin egin
dezakete.
CHAMPIONCHIP KRONOMETRAJEA: Kronometrajea ChampionChip sistemaren bidez egingo da gailu txiki bat
zapatilako lokarrietan jarriz. Honek ibilbidea betetzeko behar duzun denbora zehatza emango dizu.
LASTERKETAREN EMAITZAK MUGIKORRAN.- Partaide bakoitzak lortutako denbora eta postua jasoko dituzte beraien
mugikorretan.
HELMUGARA IRISTEAREN VIDEOA.- Partaide bakoitzak helmugara iristearen momentuaren bideoa ikus dezakete.
KLASIFIKAZIOA.- Lasterketa bukatzerakoan partaide guztiek bere denbora ikusteko aukera izando dutewww.mediomaratonss.com web gunean azalduko den klasifikazioan.
11. Artikulua.- RFEA EPAILEA
RFEAk aukeratutako epaileak lasterketaren edozein arazo edo alderdiren azken erabakia hartzeko gaitasuna izango
du, GAf-eko epaile eta komisarioez lagunduta. RFEAren arauen arabera, bai 5, 10, eta 15.kilometroetan, bai
helmugan hornidura postuak aurkitu daitezke. Gainera, belakiak eskaintzeko puntuak egongo dira 7,5 eta 12,5.
kilometroetan. Lasterketa bukatzeko epe luzeena 2 ordu eta 30 minutukoa da. Denbora hau pasa ondoren bukatu ez
dutenek, ibilbidea utzi beharko dute.
12. Artikulua.- ASEGURUA
Antolakuntzak, indarreko legeriaren arabera, erantzunkizun zibilako poliza aseguru bat edukiko du. Lasterketa honetan
parte-hartzea atleten arrisku eta ardurapean egongo da. Inskripzio momentuan, Erdi Maratoian parte hartzeko
osasuntsua dela adierazten du partehartzaileak. Antolakuntza ez da arduratzen partaideen eta lasterketan zehar
sortutako kalteetaz ezta hirugarren batzuei eragindakoaz.
13. Artikulua.- DATUEN BABESA
Donostiako Erdi Maratoian izen-ematearen momentuan, Sportmagic-ek edo beste erakundeek partaideen datu
pertsonalak automatikoki eta kiroltasun, promozional eta komertzial moduan soilik erabiltzea onartzen dute hauek.
Abenduak 13ko Datu Pertsonalaren Babesaren 15/999. Lege Organikoan azaltzen den arabera, partehartzaileak
fitxategi hauek eskuratzeko eskubidea izango du bere edukia guztiz edo alde bat zuzentzeko edo ezabatzeko. Hau
egiteko idatziz eskatu behar da Sportmagic-eko helbide sozialara (Aingeru Zaindaria, 15ª – 20.018 Donostia)
Halaber denbora mugarik gabe eta edozein bidetik egindako (Internet, publizitatea…) mundu osorako Donostiako Erdi
Maratoiaren promozio, distribuzio eta ustapenaren kirol interesekin ados (lasterketaren argazki erreprodukzioak,
sailkapen zerrenden argitarapenak, eta abar), partaideek haien izen-abizenak, sailkapen orokorrean eta pertsonalki
egindako postua, kategoria, lortutako kirol marka eta bere irudia argitaratzeko eskubidea ematen diote antolakuntzari .
14. Artikulua.- IBILGAILUAK LASTERKETAN
Antolakuntza kanpokoak diren bizikletak eta ibilgailu guztiak debekatuak daude.
15. Artikulua.- ARAUTEGIAREN ONARPENA
Azaltzen dugun arautegia onartzen dute partaideek bere inskripzioa egiterakoan.
Informazio gehiago: www.mediomaratonss.com