Web
Analytics
XI. LEZAMAKO MUGETATIK MENDI LASTERKETA - 2016 - Lasterketak.eus XI. LEZAMAKO MUGETATIK MENDI LASTERKETA - 2016 - Lasterketak.eus

XI. LEZAMAKO MUGETATIK MENDI LASTERKETA – 2016

20140831_LezamakoMugetatikMendiLasterketa.jpg

XI. LEZAMAKO MUGETATIK MENDI LASTERKETA

DATA

2016/08/28. Abuztuaren azken domekan. Beti bezala herriko Andra Mari jaien aurreko domekan.

IBILBIDEA ETA DENBORAK

Aurten Ibilbide osoa 26,5km-koa da. 
Mendi Ibilaldia ordu 1 eta erdi lehenago abiatuko da (8:30etan) bi proba hauetako partehartzaileek gune teknikoenetan gurutzatu ez daitezen. 
Egun berean antolatzen da Txikientzako Ibilaldia , antolakuntzak berak umeentzat antolatua. 
Datu teknikoak, denbora eta kontrolei dagokiena kenduta, berdinak dira Ibilaldirako zein Lasterketarako. 
Irteera: Lezamako Andra Mari Eliza (bertatik Lezamako Plazara bideratzen da, eta bertan da eman irteera ofiziala) ordua: 8:30etan Martxa. 10:00etan Lasterketa. 
Helmuga: Lezamako Plaza 
bukaera ordua, gehienez: 14:30etan Martxa eta Lasterketa

BESTE DATU TEKNIKO BATZUK

Kota gorena Ganguren gaina 475 m. Kota baxuena.: Kurutze auzoa 35 m. 
Igoeran metaturiko desnibela: 1.200 m 
Jeitsieran metaturiko desnibela: 1.200m 
Lurzoru mota: 
Asfaltoa eta porlana: 4 km; 
Lurrezko pista: 8 km; 
Baso eta mendiko bidexkak: 14,5 km.

IBILBIDEA – RECORRIDO:

KONTROLAK ETA HORNIKUNTZA POSTUAK

Gaztelumendi 5,8. KM (Dortsalen kontrola eta hornikuntza likidoa) 

Parke Botanikoa: 12,5. KM (Dortsalen kontrola. Hornikuntza likidoa+solidoa) 

Lezamako Dorrea: 16,5. KM (Hornikuntza likidoa). Ganguren Ziztu Bizian hasiera. 

Ganguren: 19,5. KM ( Dortsalen kontrola eta Hornikuntza likido+solidoa). Ganguren Ziztu Bizian helmuga. 

Meta: 26,5. KM (Dortsal-denboren kontrola. Hornikuntzak. Osasun Asistentzia)

PARTEHARTZAILEAK ETA IZEN EMATEA

Lasterketa eta Ibilbiderako parte-hartzaile kopurua mugatu egin da oparia eta asegurua bermatuta daukatenentzat. Lasterketan muga 300ekoa eta martxan 400ekoa da . 
Ganguren Ziztu Bizian lasterketa bertikalean, LEZAMAKO MUGETATIK Lasterketan apuntatuta dauden guztiok parte har dezakete.

Izen ematea: 

WWW.LEZAMAKOMUGETATIK.COM WEB ORRIAN UZTAILAREN 1ETIK AURRERA. PLAZA LIBRE GELDITZEKOTAN, EGUN BEREAN IRTEN BAINO LEHEN. 
WEB ORRIAN: 
Ordainketa 27an baino arinago: 
Martxa: 14 € 
Lasterketa: federatuek 14 €, ez federatuek 19 € 

Ordainketa egun berean (28/08/2016): 
Martxa: 15 € 
Lasterketa: federatuek 15 €, ez federatuek 20 € 

Federatuen eta ezfederatuen izen emateko prezioen arteko kopuru diferentzia , Mendiko Federazioak jarritako aseguramendu inguruko betebeharreko baldintzen araberakoa da. 

Lezamako herritarrok 8 € 
Izen ematea ekimenaren egunaren aurretik egiteko gure web orrialdean egin beharko da : www.lezamakomugetatik.com

KATEGORIAK ETA SARIAK

Lasterketan 3 kategoria daude (Senior, beteranoak eta Lezama, guztietan emakume eta gizonak) 
Kategoria orokorrean lehenengo postuan sailkatuek , gizona zein emakume, txapela jasoko dute. 
Lehenengo diren guztiek Lezamako Jesus Jauregi eskultorearen Eskultura- Garaikurra jasoko dute. 
Lasteketarako dortsala edo martxarako txartela izan eta ibilbide osoa egin duten guztiek saria jasoko dute parte hartzeagatik (normalean kirol erropa eta Lezamako produktu naturalak) 

Sari bereziak egongo dira II.GANGUREN ZIZTU BIZIAN (Aurten "La Gilda del Norte Saria) lasterketa "bertikalean" denbora gutxien egiten dutenentzat . ( Garaikurra lehenengo gizon eta emakumearentzat) 

KONTAKTOA

[email protected] 
Txema 650312784 
Iñaki 686415758

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

www.lezamakomugetatik.com

Event Details
  • Hasiera data
    2016-08-28 10:00
  • Helbidea
    LEZAMA, BIZKAIA
Event Tags
Artxibo
Event Search