Web
Analytics
XII. DONOSTIAKO ERDI-MARATOIA - 10KM LASTERKETA - Lasterketak.eus XII. DONOSTIAKO ERDI-MARATOIA - 10KM LASTERKETA - Lasterketak.eus

XII. DONOSTIAKO ERDI-MARATOIA – 10KM LASTERKETA

Donostiako 10km Lasterketaren 3.edizioa 2012ko Maiatzak 20ean izango da goizeko 10etan. Izena eman dezakezu 2012ko otsailaren 1etik aurrera IZENA EMAN gunean.

INSKRIPZIOAREN PREZIOA

Otsailaren 1etik apirilaren 31era
Izen emate txip horiarekin 18€
Izen emate txipa alokatuz 20€
Maiatzaren 1etik 16era
Izen emate txip horiarekin 22€
Izen emate txipa alokatuz 24€
Maiatzeren 1etik 16era egindako inskripzio guztiak ez dute dortsalena ez dute izena izando.

Epea amaitu ondoren oraindik dortsak gelditzen badira izena emateko modu bakarra Miramar Jauregian izando da, Maiatzak 19, larunbata 16:00tatik 20:00etara, inskripzio guztiak 30€ balioko du.

DORTSALAK JASOTZEKO

Korrikalariek inskripzioa egiterakoan txipa eta dortsala jasotzeko leku bat aukeratu behar dute. Lasterketarekin harremana duten kirol denda batean jasoketa egitea erabakitzen duten horiek, dortsala jaso dezakete bertan Maiatzak 18 eta 19an. Dortsala antolakuntzaren bulegoan eskuratuko duten partehartzaileek maiatzak 19an 16.00tik 20.30ra arte egin dezakete Miramar Jauregian, izen ematea egiterakoan aipatu zuten bezala. Dortsala eta txipa hartzeko inskripzioaren frogagiria edo NAN erakustea beharrezkoa da.

IBILBIDEA

Donostiako 10KM Lasterketa Europako ibilbiderik azkarrenetako eta politeneko bat dauka. Itsas mailan, birarik gabe eta guztiz laua. Ibilbide hau marka pertsonalak hobetzeko aproposa da. Kilometro guztiak argi adierazitak daude eta ibilbidean zehar denbora begiratzeko erlojuak aurki daitezke.

KAMISETA

Running-eko kamiseta tekniko bat.

ERBIAK

Antolakuntzak behar bezala identifikatutako hiru erbi izango ditu. Hauek erritmoak markatzearen lana egingo dute. Erbiak markatutako denborak 1h:20 min. – 1h:30 min – 1h.40 min izango dira.

HORNIDURA POSTUAK

Partaide guztientzat 5,10 eta 15 kilometroetan hornidura postuak egongo dira urarekin eta 7,5 eta 12,5 kilometroetan Poweradekin.

JAN-EDANAK HELMUGAN

Lasterketa amaitzerakoan empresa babesleen jan-edanak egongo dira atleten eskura.

ALDAGELAK

Zurriolako Hondartzan aldagela eta dutxa zerbitzua izango dute eskuragarri atletek.

JANTZITEGIA

Alberdi Ederren (Udaletxearen ondean) goizeko 9-etatik korrikalariek bere arropa utzi dezakete.

MASAJISTAK

Helmuga ondoan masajeak dohain jasotzeko gune bat ipiniko da.

PARTAIDETZA DIPLOMA

Maratoi Erdiaren diploma ofiziala eskuratu nahi dutenek lasterketaren web-ean doahin egin dezakete.

CHAMPIONCHIP KRONOMETRAJEA

Kronometrajea ChampionChip sistemaren bidez egingo da gailu txiki bat zapatilako lokarrietan jarriz. Honek ibilbidea betetzeko behar duzun denbora zehatza emango dizu.

LASTERKETAREN EMAITZAK MUGIKORRAN

Partaide bakoitzak lortutako denbora eta postua jasoko dituzte beraien mugikorretan.

HELMUGARA IRISTEAREN BIDEOA

Partaide bakoitzak helmugara iristearen momentuaren bideoa ikus dezakete.

KLASIFIKAZIOA

Lasterketa bukatzerakoan partaide guztiek bere denbora ikusteko aukera izando dute www.mediomaratonss.com web gunean azalduko den klasifikazioan.

 

Informazio gehiago: www.mediomaratonss.com

Event Details
  • Hasiera data
    2012-05-20 10:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    DONOSTIA, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search