
XII. EUSKAL HERRIA MENDI ERRONKA – 2026
Lasterketa 2026ko ekainaren 6an eginen da. Traila eta errelebo lasterketa goizeko 8:00etan hasiko dira, Leitzako plazatik.
FITXA TEKNIKOA
| Data | 2026/06/06 |
| Irteera | 8:00etan, Leitzako Plazan |
| Distantzia | 67km |
| Igarotze-kontrolak | 6 |
| Anoa-guneak | 9 |
| Desnibela guztira | 7.200m |
| Gehienezko altuera | Irumugarrieta, 1.431m |
| Gutxieneko altuera | Arribe, 222m |
| Gehienezko denbora | 13 ordu |
MODALITATEAK – MODALIDADES:
- EHME lasterketa (traila): Lasterketa honek 67 km. eta 7.200 metroko desnibel metatua izanen ditu Mendialdea-Aralar inguru menditsu ikusgarrian barrena (Araitz-Betelu, Larraun-Lekunberri eta Leitzaldea). Hasiera eta helmuga puntuak Leitzan izanen dira.
- EHME errelebo-lasterketa: EH Mendi Erronka lasterketaren ibilbide berdina izanen du, baina emakumeen parte-hartzea sustatzeko asmoz bikoteka erreleboetan egin ahal izango dena, bietako batek, gutxienez, emakumea izan behar duelarik. Lehenengo lasterkariak irteera puntutik Putzuzarreko anoagunerainoko zatia eginen du. Putzuzarren erreleboa eman beharko dio bikoteari eta bigarren horrek Putzuzarretik Leitzako helmugaraino geratzen den zatia eginen du.
IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:
https://inscripciones.kronoak.com/
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:














