Web
Analytics

XII. MARATON INTERNACIONAL MARTIN FIZ NAZIOARTEKO MARATOIA

20140511_MaratonMartinFiz_Recorrido.jpg







martin fiz maratoia1. DORTSAL BANAKETA

Dortsalak, El Boulevard merkatal gunean banatuko dira . Ostiralean,
maiatzak 9, 10:00tatik 14:00etara eta 16:00tatik 20:00etara, eta
larunbatean, maiatzak 10, 10:00tatik 14:00etara eta 16:00etatik
20:00etara. Dortsala, txipa eta poltsa jaso ahal izateko NAN edo nortasun
agiriren bat aurkeztu beharko da.
 
2. OPARI POLTSA
Dortsala jasotzeaz batera korrikalariei opari poltsa bat emango zaie
hauen artean elastiko tekniko bat.
 
3. FINISHER DOMINA
Maratoia amaitzen dutenei helmugan Finisher domina bat emango
zaie.
 
4. HELMUGAKO ARGAZKIA
Korrikalari guztiei aterako zaie argazkia helmugan. Dohanik deskargatu
ahal izango dituzue www.maratonmartinfiz.com atarian (dortsalen
arabera ordenatuta egongo dira).
 
5. HELMUGAKO BIDEOA
Maratoia osatzen duten korrikalari guztien helmugaratzea bideoan
jasoko da, eta ikusgai jarriko da www.maratonmartinfiz.com atarian
lehiaketa osteko astelehenetik aurrera. Helmugaratze ordenaren arabera,
minutuz minutu agertuko dira.
 
6. DIPLOMA
Webgunean Maratoian egin duzun denbora eta postua agertzen dituen
diploma deskargatzeko aukera edukiko duzu.
 
7. ERBIAK
Antolakuntzak erbi lanak egiteko korrikalariak jarriko ditu ondoko
denborekin: 3:00 / 3:15 / 3:30 / 3.45/ 4:00. Globo banarekin bereiziko
dira erbiak irteeran.
 
8. APARKALEKUAK
Estaliak (ordainekoak): Parking Catedral (gertuen dagoena), Luis
Heintz kalea / Parking Dendaraba, Independencia kalea / Parking
Corte Ingles, Plaza Santa Barbara / Parking Palacio Europa, Gasteiz
Hiribidea 89.
Irekiak (dohain): Unibertsitateetako Aparkalekuak, Nieves Cano Kale
inguruetan / Mendizorrotzako Parkinga / Parking El Boulevard, Zaramaga 1.
 
9. KONSIGNA
España Plazan (Helmuga ingurua) 7:45etik 8:45era bitartean jasoko
dira korrikalarien poltsak. Han bueltatuko dira berriro. Beharrezkoa
izango da dortsalean lotuta datorren zenbakidun tira erabiltzea.
 
10. DORTSALA
Izen ematearen ziurtagiria da. Bularrean eraman behar duzu, tolestu
gabe eta publizitatea estali gabe. Ezin da dortsalik gabe parte hartu,
ezta beste norbaiten dortsalarekin ere.
 
11. TXIPA
Dortsalarekin batera zapatiletako lokarriei lotu beharko diozuen txipa
emango zaizue. Behar ez den tokian jarriko bazenu deskalifikatua izan
zaitzke eta sailkapenetan ez litzateke zure izena agertuko.
 
12. HORNIKUNTZA GUNEAK
Likidoak eta jakiak eskainiko dituzte hornikuntza guneek.
· Ura, kirolerako edariak (Aquarius): 5.kilometroan, 5 kilometroro eta
helmugan.
· Solidoak: 25., 30., 35. kilometroan eta helmugan.
. INFISPORT gel eta edari energetikoen hornikuntza puntu espezifikoak:
27. eta 40. kilometroetan
 
13. WC IBILBIDEAN
Komun mugikorrak ezarriko dira, bai irteera gunean eta baita segidako
hornikuntza guneetan: 15., 20., 25., 30., 35. kilometroan eta helmugan.
 
14. DUTXAK ETA ALDAGELAK
Mendizorrotzako Beti Jai frontoietako aldagelak erabili ahal izango
dira (futbol zelai ondoan) goizeko 8:00etatik aurrera. Zerbitzu hauetaz
doahinik gozatzeko dortsala aurkeztea ezinbestekoa izango da.
 
15. MASAJE ZERBITZUAK
Helmuga inguruan (Plaza España) masaje zerbitzua eskainiko zaie korrikalariei.
 
16. PROBA UZTEN BADUZU
Proba uzten baduzu antolakuntzako arduradunen bati edo lasterketako
epaile bati jakinarazi eta txipa eman beharko diozu. Txipak ez du
balio beste proba batzuetarako.
 
17. OSASUN ZERBITZUAK
Ibilbidean zehar osasun zerbitzuetako postuak jarriko ditu antolakuntzak.
Helmugan ere egongo da beste bat. Osasun zerbitzuek nahiz epaileek
korrikalaria proba uztera behartzeko ahalmena dute baldin eta
atletaren egoera fisikoak okerrerako joera izan dezakeela uste badute.

IBILBIDEA – RECORRIDO:

MARATON MARTIN FIZ

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

www.maratonmartinfiz.com

Event Details
  • Hasiera data
    2014-05-11 09:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    GASTEIZ, ARABA

Enter your Google Map API from the Theme Settings panel.

Event Details
  • Hasiera data
    2014-05-11 09:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    GASTEIZ, ARABA
Partekatu lasterketa
Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg