Web
Analytics
XIV. TORREAUZOKO HERRI KROSSA - Lasterketak.eus XIV. TORREAUZOKO HERRI KROSSA - Lasterketak.eus

XIV. TORREAUZOKO HERRI KROSSA

20110703_TorreauzokoHerriKrosa.jpg

XIV. TORREAUZOKO HERRI KROSSAIzen-ematearen hasiera: 2011/06/01 (00:00)

Izen-ematearen amaiera: 2011/06/30 (23:59)

Probako kupoa: 140 Parte-hartzaileak

Txipa behar du: Ez

Adin-muga: Bai (1920/01/01(e)tik eta 1997/07/03(e)ra artean jaiotakoak)

Dutxarik baden: Bai

Dutxen helbidea: ZUBIKOA KIroldegia

Arropa jasotzeko zerbitzua: Ez

Izen-emate motak

8 €Internet/ Mendizabal Kirolak
12 €Lasterketa egunean


Arautegia

1. ANTXINTXIKETAN KIROL ELKARTEAK TORREAUZOKO XIV. HERRI- KROSSA antolatu du.

2. Lasterketa OÑATIn ( Gipuzkoa) izango da San Pedro- Olate- San Pedro zirkuituan. Irteera eta helmuga TORREAUZOn izango da eta 7.5 km izango ditu.

3. Bertan parte hartu ahal izango dute hala nahi duten atleta guztiek federatuak izan ala ez. inolako bereizketarik egin gabe.
4. Maila bakarra egongo da; parte hartzeko gutxieneko adina 14 urte beteak izatea. Gazteagoak aita edota arduradun baten baimena beharko luke.

5. Lasterketa 2011ko uztailaren 3an izango da.
Goizeko 11etan.

6. Izenemateak:
– Internetez ekainaren 30 arte www.kirolprobak.com orrialdean 8 euro.
– Mendizabal kirol-dendan ( Oñati) uztailaren 2arte 8 euro.
– Lasterketa egunean lasterketa hasi baino ordu erdi lehenagorarte irteera lekuan. 12 euro

7. Korrikalariek izena ematean oroigarriak jasoko dituzte.

8. Sariak: lasterketako sariak oparitan izango dira lehen hiru sailkatuentzat ( gizonezkotan eta emakumezkotan); gainera irabazleek Antxintxiketan K.Elkartearen txantxikua jasoko dute.

Lehen oñatiarrak urdaiazpiko bat jasoko du.

Sari banaketa ostean euskal produktuak eta bestelako opariak zozketatuko dira.

9. Lasterketa jarraitu ahal izango duten ibilgailuak antolatzaileek adieraziko dituzte.
10. Antolatzaileek erantzunkizun zibileko asegurua kontratatu dute Gipuzkoako Atletismo Federakuntzaren arabera.
11. Antolatzaileek ez dute euren gain hartuko partehartzeagatik gerta litezkeen kalteak ez partehartzaileengan ezta ikusleengan ere lasterketari ez dagokion arrazoiak eraginda balira.
12. Aldagelak eta dutxak Oñatiko ZUBIKOA kirlodegian egongo dira.
13. Helmugarako kontrola itxi egingo da irten eta ordu bat beranduago.
14 Partehartzaile guztiek izen ematearekin batera ezagutu eta onartu egiten dituzte lasterketa honetako arauak eta aitortzen dute egoera fisiko onean daudela eta ez dutela inongo gaixotasunik euren burua arriskuan jar lezakeenik eta partehartzea saihestu dezakeenik eta beraz partehartzeagatik letorzkeen kalteen ardura osoa hartzen dutela.

ARGAZKIAK / FOTOS [2011]

 

Event Details
  • Hasiera data
    2011-07-03 11:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    O├ĹATI, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search