Antolatzailea
ANTXINTXIKETAN K.E.
Motxon 1 1 dcha.
20560 – Oñati (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 676523674
[email protected]
Data: | 2013/06/30 |
---|---|
Ordua: | 11:00 |
Distantzia: | 7.5 |
Izen-ematea: |
Hasiera: 2013/06/03 (00:00) Amaiera: 2013/06/29 (13:00) |
Probako kupoa: | 200 Parte-hartzaile |
Txipa behar du: | Ez |
Dutxarik baden: | Bai |
Dutxen helbidea: | Zubikoa kiroldegia ( Oñati) |
Arropa jasotzeko zerbitzua: | Ez |
Web orria: | www.antxintxiketan.com |
Izen-emate motak
- 8 € INTERNET/ MENDIZABAL KIROLAK ( OÑAI)
- 12 € LASTERKETA EGUNEAN
IZENEMATEAK
https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=826
Informazio gehigarria
TORREAUZO XVI Herri lasterketa ANTXINTXIKETAN K.E.
Arautegia
1. ANTXINTXIKETAN KIROL ELKARTEAK TORREAUZOKO XV. HERRI- KROSSA antolatu du.
2. Lasterketa OÑATIn ( Gipuzkoa) izango da San Pedro- Olate- San Pedro zirkuituan. Irteera eta helmuga TORREAUZOn izango da eta 7.5 km izango ditu.
3. Bertan parte hartu ahal izango dute hala nahi duten atleta guztiek federatuak izan ala ez. inolako bereizketarik egin gabe.
4. Maila bakarra egongo da; parte hartzeko gutxieneko adina 14 urte beteak izatea.
5. Lasterketa 2013ko ekainaren 30ean izango da.
Goizeko 11etan.
6. Izenemateak:
– Internetez ekainaren 29 arte ( 13.00) www.kirolprobak.com orrialdean 8 euro.
– Mendizabal kirol-dendan ( Oñati) ekainaren 30 arte 8 euro.
– Lasterketa egunean lasterketa hasi baino ordu erdi lehenagorarte irteera lekuan. 12 euro
7. Korrikalariek lasterketa amaitzean oroigarriak jasoko dituzte.
8. Sariak: lasterketako sariak oparitan izango dira lehen hiru sailkatuentzat ( gizonezkotan eta emakumezkotan); gainera irabazleek Antxintxiketan K.Elkartearen txantxikua jasoko dute.
Lehen oñatiarrak saria jasoko du.
Sari banaketa ostean euskal produktuak eta bestelako opariak zozketatuko dira.
9. Lasterketa jarraitu ahal izango duten ibilgailuak antolatzaileek adieraziko dituzte.
10. Antolatzaileek erantzunkizun zibileko asegurua kontratatu dute Gipuzkoako Atletismo Federakuntzaren arabera.
11. Antolatzaileek ez dute euren gain hartuko partehartzeagatik gerta litezkeen kalteak ez partehartzaileengan ezta ikusleengan ere lasterketari ez dagokion arrazoiak eraginda balira.
12. Aldagelak eta dutxak Oñatiko ZUBIKOA kirlodegian egongo dira.
13. Helmugarako kontrola itxi egingo da irten eta ordu bat beranduago.
14 Partehartzaile guztiek izen ematearekin batera ezagutu eta onartu egiten dituzte lasterketa honetako arauak eta aitortzen dute egoera fisiko onean daudela eta ez dutela inongo gaixotasunik euren burua arriskuan jar lezakeenik eta partehartzea saihestu dezakeenik eta beraz partehartzeagatik letorzkeen kalteen ardura osoa hartzen dutela.
Informazio gehiago – Más información: http://www.antxintxiketan.com/