Web
Analytics

XVII. GASTEIZKO HERRI KROSA

20121202_GasteizkoHerriLasterketa_Goiburua.gif

Antolatzailea

CLUB DEPORTIVO S.H.E.E.-I.V.E.F.
Portal de Lasarte, 71.
01007 – Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)
Tel.: 607818604
[email protected] 

 
Data:2014/11/23
Ordua:11:00
Distantzia:9km, 3km, 900m, 450m
Izen-ematea:Hasiera: 2014/10/24 (00:00)
Amaiera: 2014/11/19 (23:59)
Txipa behar du:Bai
Dutxarik baden:Bai
Dutxen helbidea:MENDIZORROTZA KIROLDEGIAn, BETI JAIn edo ESTADIOn.
Arropa jasotzeko zerbitzua:Bai
Arropa jasotzeko helbidea:KONTSIGNA, Parking Mendizorrotza
 

Izen-emate motak

  • 13 € GHK
  • 5 € GHK (1997-2002)
  • 3 € GHK TXIKIA (2003-2014)

IZENEMATEA – INSCRIPCIÓN:

http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1147&lang=eu

INFORMAZIO GEHIGARRIA – INFORMACIÓN ADICIONAL:

SHEE-IVEF Kirol Klubak eta C.A. Zailuk, XVII. GASTEIZKO HERRI KROSA eta VIII. GHK-TXIKIA antolatzen du eta proba 2014ko azaroaren 23an egingo da.

Edozein atletak hartu ahal izango du parte, federatua egon edo ez. GHKak 2 lasterketa, 3 km. eta 9 km. izango ditu, eta bere irteera aldi berean egingo du goizeko 11:00etan Mendizorrozako aparkalekuan (Amadeo García de Salazar Plazan). Lasterketa horietan parte hartzeko gutxieneko adina 12 urte da; 2001 eta 2002 urtean jaiotakoentzat 3 km_ko lasterketa gomendatzen dute antolatzaileek, baita korrika egitera ohituta ez daudenentzat.

Ibilbidea gurpildun aulkian egiten duten pertsona ezinduentzat egokitua dago, eta irteera oinezkoena baino 3 minutu lehenago egingo da, 10:57an.

GHK-Txikiak 3 lasterketa ditu, hurrenez-hurren (3 lasterketak Mendizorrozako Aparkaleku barnean izango dira):
• 12:15ean, 2007an eta ondoren jaiotakoak, zirkuituari bira bat, 450 metro.
• 12:25ean, 2005 eta 2006an jaiotakoak, zirkuituari bira bat, 450 metro.
• 12:35ean, 2003 eta 2004an jaiotakoak, zirkuituari bi bira, 900 metro.

Izen-emate guztiak web-orrian zehar egingo dira www.kirolprobak.com. IZEN-EMATERIK EZ DA ONARTUKO LASTERKETAKO EGUNEAN.

DORTSAL-TXIPA ETA KAMISETA JASOTXEKO: JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ZIENTZIEN FAKULTATEA (LEHEN SHEE), Lasarteko atea, 71 (Vitoria-Gasteiz),
   · AZAROAREN 20, OSTEGUNA: 16:00 – 20:00
   · AZAROAREN 21, OSTIRALA: 10:00 – 20:00 
Araba kanpoko parte hartzeileek kamiseta eta dortsala Mendizorrotzako aparkalekuan hartu ahal izango dituzte lasterketa egunean 9etatik 10 etara (Kontsignaren ondoan)

Denborak elektronikoki hartuko dira txip-dortsal baten bidez GHK-an. GHK-Txikian ez da denborarik hartuko, eta sailkapen bat helduera-ordenaren arabera egingo da. 

Antolakuntzak, korrikalariek proban parte hartzeagatik bere buruari edo hirugarren pertsona bati, nahiz hirugarren pertsona batek haiengan sor ditzakeen kalte, lesio edo edozein erantzukizuni uko egiten dio.

Izen emanda dauden korrikalari guztiek erantzukizun zibileko eta istripu aseguru bat dute. Antolakuntzak berezko erantzukizun zibileko asegurua du.

3 km.-ko lasterketa eta GHK Txikian ez da lehenengo sailkatuentzat saririk banatuko.

Partehartzaile orok, proban parte hartzeagatik, honako arautegi hau onartu egiten du, bertan ezarrita agertzen ez den guztia ebazteko IAFFen arauak.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

www.gasteizhk.com / [email protected]

 

 

Event Details
  • Hasiera data
    2014-11-23 11:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    GASTEIZ - VITORIA, ARABA

Enter your Google Map API from the Theme Settings panel.

Event Details
  • Hasiera data
    2014-11-23 11:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    GASTEIZ - VITORIA, ARABA
Partekatu lasterketa
Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg