OSTADAR S.K.T.-k atsegin handiz gonbidatzen zaitu urriaren 27an goizeko 10:30ean Lasarte-Oria Bai! XVIII. Kros Herrikoian parte hartzera.
Izen-ematea Uztailak 1ean web orritik eta urriaren 14ean bulegotik zabalduko da. Geltoki kaleko 25 zenbakian daukagun bulegoan -Michelingo futbol zelaiaren ondoan dago- edowww.ostadarskt.org web orrialdean egin dezakezue.
Aurten ere dortsalak kamisetak eta txipak batera banatuko ditugu. Guztia jasotzekoDERRIGORREZKOA DA NANa EDO BESTELAKO AGIRIREN BAT AURKEZTEA. Michelingo frontoian jaso dezakezue urriaren 26an 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era edo igandean bertan 9:00etatik 10:00etara. GUZTION MESEDERAKO LASTERKETA EGUNERAKO EZ UZTEA GOMENDATZEN DIZUEGU.
Korrikalari guztiek…
• kamiseta teknikoa jasoko duzue.
• laguntza sanitarioa eta kirol-asegurua izango duzue.
• arropa uzteko eta dutxatzeko aukera izango duzue.
• oparien (afariak kirol materiala kirol ikuskizunetarako sarrerak) zozketan parte hartuko duzue.
Aurreko edizioetan bezala nagusien lasterketa amaitzean Lasarte-Oria Bai! XIII. Kros Festa izango da.
• 5 eta 14 urte arteko neska-mutilek izango dute parte hartzeko aukera. Gipuzkoako Foru Aldundiko Eskola-kiroleko arauak errespetatuz 5 eta 8 urte bitarteko haurrak Lasarte-Orian erroldatuta egon behar dute.
• Parte hartzea 800 korrikalarira mugatuta dago.
Informazio gehiago eskutitzarekin batera aurkituko duzuen diptikoan edo www.ostadarskt.org web orrialdean.
OHARRA: Dortsalak txipak eta kamiseta teknikoak lasterketa egunean (9:00etatik 10:00etara) edo lasterketa bezperan (11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30etara) jaso behar dira Mitxelingo frontoian. beharrezkoa da egiaztagiriren bat aurkeztea
I. SORABILLA TRAIL – 2026 Sorabilla Trail lasterketa, 2026 ko abuztuaren 29an ospatuko da. Irteera 10:30etan izango da. Irteera eta helmuga Sorabillako eliza aurrean izango da. IBILBIDEA – RECORRIDO: SORABILLA TRAIL: Sorabilla Trail, Andoain, Aduna eta Zizurkilgo mugetatik igarotzen den...
X. MARIMURUMENDI MARATHON – 2027 2027-07-10 FITXA TEKNIKOA – FICHA TรCNICA: Distantzia 42,195 km Desnibel positiboa 2300 m Bide motak %5 asfaltoa / %35 pista / %60 bidea Irteera ordua Larunbata, 08:00 Lehenengo partaidearen helmugaratzea 3,5-4 ordu inguru (igandea 11:30-12:00)...