Web
Analytics
XX. ANTIGUAKO HERRI LASTERKETA - Lasterketak.eus XX. ANTIGUAKO HERRI LASTERKETA - Lasterketak.eus

XX. ANTIGUAKO HERRI LASTERKETA

20100523_AntiguakoHerriLasterketa.jpg

 

antiguako herri lasterketa

 

Datorren maiatzaren 23an Antiguako XX. Herri lasterketa BERRIA! izango da. Goizeko 11etan Kalaberri taberna (Matia 50) paretik aterata, 10 kilometroko ibilbidea egingo du Antiguako kaleetan barrena. Ibilbidea ondorengoa da

Helmuga kontrola irteeratik ordu eta laurdenera itxiko da.

Ibilbidea

Izena emateko epea, maiatzaren 10tik 21era izango da ondoko puntuetan:

HERNANI: Mitxel Kirolak ZARAUTZ: Neresport TOLOSA: Santi Kirolak ZUMARRAGA: Apalategi Kirolak

DONOSTIA: Apalategi Kirolak, Laster Kirolak, Zubeldia Kirolak, Jator Kirolak, Etxebeste Kirolak, Kalaberri taberna eta Bagera Elkartea.

INTERNETEZ honako helbidean
Korrikalari guztiei kamiseta tekniko bana banatuko zaie eta opari ugari zozketatuko dira.

Aldez aurretik izena emanez gero, inskripzioa 8€ dira eta egunean bertan apuntatu ezkero 12€.

Lasterketa nagusiaren aurretik, benjamin, alebin, infantil eta kadete mailako haurren eta gaztetxoen txanda izango da, Benta Berriko kioskoa zegoen tokitik goizeko 10:00etan hasita. Haurren izen ematea 3€ izango da eta parte hartzaile bakoitzak kamiseta bana izango du.

Norberaren ikastetxean izena emateko aukera izan ez badute egunean bertan Antiguako Benta Berriko plazan apuntatzeko aukera izango dute.

    * Benjaminak 00/01 urtean jaiotakoak 600 m 10:00etan

    * Alebinak 98/99 urtean jaiotakoak 920 m 10:10etan

    * Infantilak 96/97 urtean jaiotakoak 1.200 m 10:20etan

    * Kadeteak 94/95 urtean jaiotakoak 1.500 m 10:30etan

Bestetik, korrika parte hartzeko asmorik ez baduzu, egunean bertan izaten diren lanetan laguntzeko gonbitea luzatzen dizuegu (guztira 50 lagun behar ditugu goizeko 8:00etatik 12:00etara). Dei iezaguzu 943 46 71 81 telefonora.

Informazio gehiago / Más información:

http://antiguakolasterketa.wordpress.com

ARGAZKIAK / FOTOS

HELDUAK / MAYORES

GAZTEAK / JOVENES

 

Event Details
  • Hasiera data
    2010-05-23 11:00
  • Helbidea
    DONOSTIA, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search