Azaroaren 19an, larunbatean, ospatuko dugu XXIII. Karakateko Igoera. Irteera goizeko 11etan emango diogu Elgoibarko Plaza Haunditik.
Kontutan hartu beharrekoak:
- Bidea ez da markatuta egongo. Norberak nahi duen bidetik igo ahal izango du, beti ere baserritarren zaate eta itxiturak errespetatuz. Irteera: Plazako frontoiko frontisa. Helmuga: Karakateko puntu geodesikoa.
- Izen ematea doakoa da:
- Aurrez: Izena emateko [email protected] helbidera idatzi edo etorri Errosario kaleko lokalera astelehen edo ostegunean 19:00etatik 20:30etara.
- Egunean bertan: goizeko 10etatik aurrera.
- Ondoren bazkaria izango da, babajana. Gehienez 40 lagunentzako lekua izango da. Bazkide direnek edo 22 urtetik beherakoek doan izango dute bazkaria. Gainontzekoek 9 euroen truke.
- Dutxatzeko aukera izango da proba eta gero.
- 5 sari banatuko ditugu:
- 1. sailkatua: txapela eta Mauxitxa gazta
- 1. emakumea: txapela eta Mauxitxa gazta
- 1. mutil elgoibartarra: Mauxitxa gazta
- 1. emakume elgoibartarra: Mauxitxa gazta
- Aurpegirik onenari saria: Mauxitxa gazta
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: