Web
Analytics
XXV. SAN SILVESTRE DONOSTIARRA – MEMORIAL ALEJANDRO AUZMENDI "SATZA" - 2009 - Lasterketak.eus XXV. SAN SILVESTRE DONOSTIARRA – MEMORIAL ALEJANDRO AUZMENDI "SATZA" - 2009 - Lasterketak.eus

XXV. SAN SILVESTRE DONOSTIARRA – MEMORIAL ALEJANDRO AUZMENDI “SATZA” – 2009

 

kartela

Datorren abenduak 31, osteguna, Alejandro Auzmendi “Satza”ren omeneko XXV. San Silbestrea egingo da Donostian, Amara Kirol Elkarteak antolaturik. Elkarte hau Amarako Osasuna kalean kokatua da eta kirol alorrekoa da. Elkartearen osaketan egun, kirol desberdinetan dabiltzan kirolari federatuekin kontatzen dugu, hala nola, atletismoa, areto futbola,… Aurreko urteetan eginiko lanari esker, egun, froga hau Gipuzkoako proba herrikoien egutegian sartua dago eta erreferentzialtasuna zein partehartze arrakastatsua lortuak ditu. Partehartzearen eremu gorena iazko urtean izan genuen, non, 1.700 lasterkarik hartu zuten parte.

IZENEMATEA

Internet bidez izen ematea egiteko, sakatu HEMEN
Bestela, gerturatu urrengo lekuetara abenduaren 10tik aurrera:

– DECATHLON DONOSTIA
– APALATEGUI
– U-51 KIROLAK
– LAISTER
– ROBER`S
– EASO SPORT
– SUSPERREGI (Orereta)

10 EURO ALDEZ AURRETIK – 20 EURO BERTAN

Dortsala eta txipa jasotzeko pasa zaitezte Donosti-Berri elkartetik (Osasun kalea 1) 29 eta 30ean.
ORDUTEGIA: 10:00 – 14:00 eta 16:00-21:00 bitartean.

IBILBIDEA / RECORRIDO

ZERBITZUAK

    * ALDAGELAK ETA DUTXAK: posible da erabili Kontxa hondartzako kabinak. Gehienez 16:45arte erabili izango duzue.
    * ARROPA: furgoneta bat daukagu irteeran arropa usteko eta helmugan jasotzeko lasterketa bukatu ondoren.
    * ARGAZKIAK: Lasterketaren ibilbidean zehar argazkilariak izango dira lasterkariei argazkiak eginaz, ondoren, argazkiak gure web orrialdean ezarriko ditugu. Argazkiren bat eskuratu nahi izan ezkero gure helbide elektronikora ([email protected]) zuzendu zaitezkete eta eskaera egin dohainik.
    * PARKING: Lasterketara kotxez zuzentzen direnentzat, helmuga kokatua dagoen gune berean PARKING bat dago (Easo Plazan). Parking-erako sarrera topoaren estazio ondoan dago.
    * TOPOA: Topoaren erabilera aukeratu ezkero, helmuga dagoen tokian du azken geldialdia edo Antiguo auzoan ere aukera dago. Bi geldialdi hauetara joateak berotze ariketak egiteko aukera ematen du irteera Benta Berri-n baitago.
    * HOTELAK: hotel hauek gurekin lan egin dute eta prezio bereziak egingo dute korrikalarientzat. Egin klik logoaren barne beraien web orrian sartzeko.

SARIAK

“SUPER AMARAK Gabonetako opariak emango dizkie lehen hiru sailkatuei, eta baita DECATHLON dendan kirol materiales erosteko txartelak lehen bost sailkatuentzat.

1º- Gabonetako oparia, txapela eta 400 euroko txartela kirol materialerako.

2º- Gabonetako oparia eta 250 euroko txartela kirol materialerako.

3º- Gabonetako oparia eta 150 euroko txartela kirol materialerako.

4º- 100 euroko txartela kirol materialerako.

5º- 50 euroko txartela kirol materialerako.

Sari berezia egongo da: Gabonetako saskia zozketatuko dute mozorrotuta joango direnen artean. Zozketa lasterketaren ondoren egingo da, aldez aurretik inprimakia betetzen dutenen artean.

Opari sorpresa egongo da partehartzaile guztientzat

Informazio gehiago:  www.sansilvestredonostiarra.com

Más información: www.sansilvestredonostiarra.com

Harremanetarako tfnoa: 605709520

E-mail: [email protected]

 

 

Event Details
  • Hasiera data
    2009-12-31 16:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    Donostia, Gipuzkoa
Artxibo
Event Search