Abenduaren 14ean egingo da herri lasterketa, 12:00etan Berriatuan hasita.
Ondarroako Atletismo Taldeak antolatu du aurten ere kirol jarduera.
30. Egia-Iriondo memoriala abenduaren 14an egingo da Ondarroan. Urteurren borobila ospatzen duen lasterketan parte hartu nahi duten guztiek, aldez aurretik eman beharko dute izena: abenduaren 5ean edo 6an, 19:00etatik 20:00etara, turismo bulegoan.
Izena ematerakoan parte hartzaile bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu. Antolatzaileek aurreratu dutenez, lasterketa ospetsua, ohi legez, 12:00etan hasiko da Berriatuan.
Inkesta berezia
Aurten, gainera, izena ematera joaten diren guztiei inkesta berezi bat egingo dietela nabarmendu dute Ondarroako Atletismo Taldeko kideek. «Izena ematen duten guztiei galdetuko diegu ea ondarrutarrak ez direnak Egia-Iriondo memorialean parte hartzea nahi duten edo ez. Ea zer dioen jendeak».