Web
Analytics
XXX. MEMORIAL ITZIAR LOPEZ de URALDE OROI-LASTERKETA - 2013 - Lasterketak.eus XXX. MEMORIAL ITZIAR LOPEZ de URALDE OROI-LASTERKETA - 2013 - Lasterketak.eus

XXX. MEMORIAL ITZIAR LOPEZ de URALDE OROI-LASTERKETA – 2013

20131215_MemorialItziarLopezDeUralde.png

memorial itziar lopez de uraldeHurrengo Abenduaren 15ean XXX. Itziar Lopez de Uralde Oroi-lasterketa burutuko da. Aurten ere ekitaldietako ibilbideak eta ordutegiak betikoak izango dira.

Eta, era berean, bi lasterketa izango dira: Testigantzazkoa (2 km.) eta ohiko Oroi-lasterketa (9 km.)

Izen emateak Azaroaren 20tik Abenduaren 12ra bitartean egin litezke. Honekin batera izen-emateko tokiak eta ordutegiak zein lasterketaren xehetasun guztiak jasotzen dituen informazioa duzu.

Zalantzarik izanez gero, galdetu ezaguzu posta elektroniko honetara: [email protected]

Oroimenezko lasterketan (9 kilometroko lasterketa luzea) parte hartu nahi baduzu, 6 €ko kuota ordaindu behar duzu eta lasterketa bukatu ondoren kamiseta tekniko bat jasoko duzu opari gisa. Horretarako 6 €ko diru kopuru hori Itxartu Taldeak Laboral Kutxan duen 3035 0067 66 0671152428 zenbakiko kotuan sartu dezakezu jadanik. Zure izen-ematea 6 €ko dirua sartu eta Azaroaren 20tik Abenduaren 12ra arte fitxa bete eta bidaltzen duzunean onartuko da.

Adinez pertsona nagusia bazara eta Testigantzazko lasterketa egin nahi baduzu, baina kamiseta teknikoa opari gisa jaso nahi baduzu, 6 €ko kuota ordaindu behar duzu zuk ere. Hori egiten baduzu gainera bi lasterketa dortsal berberarekin egiteko eskubidea izango duzu.

Testigantzazko lasterketan parte hartuko duzuen eta adinez txikia zareten edo, nagusiak izanik, kamiseta teknikoa opari gisa jaso nahi ez duzuen pertsonek ez duzue batere dirurik ordaindu beharko eta izena-ematea Azaroaren 20tik Abenduaren 12ra arte fitxa bete eta bidaltzen duzuenean onartuko da.

e-mailez izena emateko, azaroaren 18tik aurrera orri honetan jarriko dugun fitxa izango duzu. Fitxa bete eta "bidali" sakatzen duzunean jasoko dugu guk zure eskaera.

Abenduaren 13tik aurrera EZ DA INKRIPZIO-ESKAERARIK ONARTUKO, EZTA LASTERKETAREN EGUNEAN, ABENDUAREN 15ean, ERE.

Informazio gehiago / Más información: www.itxartu.com

En caso de duda se puede hacer una consulta a la dirección electtónica [email protected]

SAILKAPENA / CLASIFICACIÓN 2012

 

Event Details
  • Hasiera data
    2013-12-15 11:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    GETXO, BIZKAIA
Event Tags
Artxibo
Event Search