Web
Analytics
XXXII. OTALA ZELAIKO HERRI KROSA - 2010 - Lasterketak.eus XXXII. OTALA ZELAIKO HERRI KROSA - 2010 - Lasterketak.eus

XXXII. OTALA ZELAIKO HERRI KROSA – 2010

OTALA ZELAIPartehartzea edonorentzat irekia dago.

Helduentzat (<92) sailkapen bakarra izango da .
Gizonezko eta emakumezkoen kategoriak bereiziko dira.

Otala-Zelai parean emango zaio hasiera lasterketari goizeko 11:00ean, eta leku berean emango zaio
amaiera 12:30ean.

Korrikalari guztiek buelta bakarra emango diote Urkuluko urtegiari. Ibilbideak 8.410 m. izango ditu.

Antolatzaileek izendatzen dituzten ibilgailuek bakarrik izango dute lasterketa jarraitzeko aukera.

Korrikalariek, beraien zenbakia, bularrean eta agerian eraman beharko dute. Baldintza hau bete ezean,
kontrola igaro eta lasterketaz kanpo gelditzeko arriskua dute.

Dorsalen banaketa lasterketari hasiera ematen zaion leku berean izango da 9:30tik 10:30era.

Kronometrajea Gipuzkoako Atletismo Federazioko
epaileek egingo dute.

Antolatzaileek ez dituzte beren gain hartzen korrikalari zein ikuslegoei gerta dakizkiekeen kalteak,
lasterketarekin zerikusirik ez duten kalteak hain zuzen ere.
SARIAK

1. saria: 200,00 € + garaikurra

2. saria: 150,00 € + garaikurra

3. saria: 100,00 € + garaikurra

Kategoria bakoitzeko lehen Atxabaltarrak 25 €ko kirol material bono bat izango saria gisa.

Partehartzaile guztiek lasterketako kamiseta bana jasoko dute.

Lasterketa amaieran, partehartzaile guztien artean,
sari bonoak zozkatuko dira.

IZEN EMATEA: 5,00 €

Izena emateko TOKIA eta EPEA: lasterketa lekuan
bertan, hasi baino ordu t´erdi lehenago edo Aretxabaletako kirol-etxean (943712628 /
[email protected] )

Event Details
  • Hasiera data
    2010-05-16 11:00
  • Helbidea
    ARETXABALETA, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search