Web
Analytics
XXXVII. OTALA ZELAI KROS HERRIKOIA - 2015 - JOSEBA "MARDO" OROIMENEZ - Lasterketak.eus XXXVII. OTALA ZELAI KROS HERRIKOIA - 2015 - JOSEBA "MARDO" OROIMENEZ - Lasterketak.eus

XXXVII. OTALA ZELAI KROS HERRIKOIA – 2015 – JOSEBA “MARDO” OROIMENEZ

cartel_otala_zelai_l_h.jpg

otala zelai lasterketa herrikoiaOtala Zelai kros herrikoia

Maiatzak 17an , OTALA ZELAIKO XXXVII. KROS HERRIKOIA ospatuko da Aretxabaletan. Joseba Mardo memoriala
Ospakizuna

    Non: Aretxabaleta
    Data: 2015/05/17
    Ordutegia: 10:00
    Tokia: Aretxabaleta
    Sarrerak:5,00 / 7,00 €

Otala Zelai Krosa
Deskribapena

ARAUDIA

• IZEN EMATEA:
• Aldez aurretik eginez gero : 5,00 €
• Lasterketa egunean eginez gero: 7,00 €
• Izena emateko TOKIA: www.herrikrosa.eus orrian aldez aurretik, edo lasterketa lekuan bertan.

Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da. Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.
ORDUA

• Partehartzea edonorentzat irekia dago.
• Helduentzat (<98) hiru kategoria izango dira; BANAKA, BINAKA . Izena ematerakoan hautatu beharrekoa.
• Bankako eta Egokituen kategorietaan gizonezko eta emakumezkoen kategoriak bereiziko dira.
• Binakako kategorian, bikoteko azken korrikalariak emango dio denbora bikoteari.
• Otala-Zelai parean emango zaio hasiera lasterketari goizeko 11:30tan, eta leku berean emango zaio amaiera 12:45tan.
• Korrikalari guztiek buelta bakarra emango diote Urkuluko urtegiari. Ibilbideak 8.410 m. izango ditu.
• Korrikalariek, beraien zenbakia, bularrean eta agerian eraman beharko dute. Baldintza hau bete ezean, kontrola igaro eta lasterketaz kanpo gelditzeko arriskua dute.
• Dorsalen banaketa lasterketari hasiera ematen zaion leku berean izango da 9:30tik 10:30era.
• Kronometrajea www.herrikrossa.com web guneko epaileek egingo dute.
• Antolatzaileek ez dituzte beren gain hartzen korrikalari zein ikuslegoei gerta dakizkiekeen kalteak, lasterketarekin zerikusirik ez duten kalteak hain zuzen ere.

IBILBIDEA:

SARIAK

• BANAKAko kategorietan
•1. saria: 100 € + garaikurra
•2. saria: 75 € + garaikurra
•3. saria: 50 € + garaikurra

• BINAKAko kategorian (gizon eta emakume)
•1. saria: 200 € + garaikurra
•2. saria: 150 € + garaikurra
•3. saria: 75 € + garaikurra

• EGOKITUEN kategorietan
•1. saria: garaikurra
•2. saria: garaikurra
•3. saria: garaikurra
• Kategoria bakoitzeko lehen Atxabaltarrak ere kirol material bono bat izango du saria gisa.
• Parte-hartzaile guztiek lasterketako kamiseta bana jasoko dute helduen kategorian.

Izenematea: http://www.herrikrossa.eus

Event Details
  • Hasiera data
    2015-05-17 10:00
  • Helbidea
    ARETXABALETA, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search