⛔ [BERTAN BEHERA / SUSPENDIDA]
XIX. ZEGAMA AIZKORRI MENDI MARATOIA – 2020
42.195 kilometroko luzera / 5.472 metrotako gora – behera metatua.
2019ko ekainaren 2an
ZEGAMA [Gipuzkoa]
DESKRIBAPENA
Lasterketa erdi – mailako mendietan izango da, Aratz eta Aizkorri mendilerroetan zehar, EAEko tontorrik garaienetatik igaroz – Aratz, Aizkorri, Aketegi eta Aitxuri – . Zegama herritik (296 m.) abiatu eta Otzaurte gainera (652m.) heltzen da eta mendate honetatik aurrera, ingurune zoragarri batean zehar bide eta xenda liluragarrietan barrena zuhaizti ederrak, pagadiak gehienak, haitz biziko malkar zakarrak eta mendi-larreak tartekatzen dira. Teknikoa eta zailtasun handikoa.
DATA: 2020ko maiatzaren 24an
IRTEERA ETA HELMUGA: Zegama [ Gipuzkoa ] -Irteera ordua 9:00
DISTANTZIA : 42,195 km.
PASAGUNE KONTROLAK: 14
JAN-EDARI POSTUAK: 13
TARTEKO HELMUGA: Aizkorri ( 22,58. Km )
GORA BEHERA METATUA: 5.472 metro.
GEHIENEKO ALTUERA: 1.551 metro [Aitxuri]
GUTXIENEKO ALTUERA: 296 metro [Zegama]
EREMU TEKNIKOA EHUNEKOTAN: %50 gutxi gora behera.
KLIMATOLOGIA: Erdi-mailako mendikoa. Bero handia, eguzki errea, haize gogorra, lainoa edo euria izateko posibilitatea.
GEHIENEKO DENBORA: 8 ordu.
TARTEKO KONTROLEN ORDUTEGIA
ZAILTASUNA: Oso handia.
GEHIENEZKO PARTEHARTZAILE KOPURUA: 450
Antolatzailea
ZEGAMAKO UDALA – AMEZTI MENDI ELKARTEA
Maiora Plaza.
20215 – Zegama (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
[email protected]
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: