Web
Analytics
Gaztañoko Krosean izena eman daiteke oraindik - Lasterketak.eus Gaztañoko Krosean izena eman daiteke oraindik - Lasterketak.eus

Gaztañoko Krosean izena eman daiteke oraindik

Zapatilak eta korrika egiteko arropa janzteko eguna izango da larunbata. Egun horretarako, herriko kaleetan barrena krosa antolatu dute Gaztañoko jaien barruan. Animatu nahi duenak oraindik aukera izango du izena emateko, errenteria.hitza.info webgunearen bitartez. Lasterketaren aurretik izena emanez gero, 6 euro ordaindu behar dira, eta egunean bertan eginez gero, berriz, 8 euro.

Lasterketak 6,5 kilometroko ibilbidea izango du, eta ibilbideari bi bira eman beharko zaizkio. Gaztañoko plazatik aterako dira korrikalariak eta Gaztaño etorbideko maldatxoa igo, Pontika auzo aldera joan, autopistako zubi paretik pasatu eta bidegorria hartu, Arramendiko kaskorantz joan, Agustinak auzora iritsi, eta Gaztañoko plazara jaitsiko dira berriro. Bigarren biran, ibilbide horri auzoan zehar emango dituzten buelta batzuk gaineratu behar zaizkio.

Bukaeran, sariak izango dira parte hartzaile guztientzat, eta energiak berreskuratzeko pintxo poteoa ere izango da.

Iturria: http://errenteria.hitza.info

Artxibo
Event Search