Gipuzkoako txapelketan aurrealdeko postuak lortu dituzte goierritarrek
Donostiako maratoiaren 31.edizioa izan zen atzokoa. 2641 korrikalarik hartu zuten parte 42 kilometroko lasterketa honetan, eta hauetatik 61 goierritarrak izan ziren. Maratoiko irabazlea Abdelkebir Lamachi marokoarra izan zen, 2 ordu 30 minutu eta 15 segundu behar izan baitzituen ibilbidea burutzeko. Maratoiaren barruan Gipuzkoako txapelketa ere jokatzen dute. Iñaki Amundarain Arana ormaiztegiarrak 3.postua lortu zuen Gipuzkoako txapelketan eta 12.egin zuen lasterketan, 02:30:32KO denborarekin. Emakumeen artean, berriz, Elena Calvillo izan zen gipuzkoarren artean bigarren 03:07:30eko denbora eginda.
Share This Post