Web
Analytics
GORBEIA ZUZIEN MENDI LASTERKETA BERRIA - Nueva carrera de montaña GORBEIA ZUZIEN - Lasterketak.eus

GORBEIA ZUZIEN MENDI LASTERKETA BERRIA – Nueva carrera de montaña GORBEIA ZUZIEN

  • Lasterketak.eus
  • GORBEIA ZUZIEN MENDI LASTERKETA BERRIA – Nueva carrera de montaña GORBEIA ZUZIEN

Aurten Euskal Koparen azkenengo mendi-lasterketa Zeanurin (Bizkaian) ospatuko da urriaren 13an, egitarau oparoa izango duen asteburuaren barruan. “Gorbeia Suzien Eguzkilore Sari Nagusia” proba berria da txapelketan, herriko kirol elkarteek antolatuta, Gorbeia Suzienek eta Joko-Alaik hain zuzen ere, eta EGUZKILORE Bitxiak delarik babesle nagusia. Mendiko kirola hartzen ari den oihartzuna ikusita, EGUZKILOREk esparru horretan apostua egitea ebatzi du.

Ibilbideak 28Km ditu eta 1.800 metroko desnibel positiboa, eta Gorbeiako Parke Naturala izango du agertoki, Alex Txikon alpinistaren gaztetako erronken lekukotasuna eman dezakeen Gorbeia bera. Hori izan baita amua kirolari lemoaztarra egitasmora gehitzeko hasieratik eta antolaketan laguntzeko. Horretaz gain, honezkero lasterketan parte-hartzeko asmoa adierazi dute Oihana Kortazar, Ionut Zinca, Raúl García eta David López korrikalariek, besteak beste.

Lasterketaren zein asteburu osoko egitarauaren zehaztapen guztiak topa daitezke www.gorbeiasuzien.com-en, eta webguneak lasterketan zein martxan izena emateko lotura zuzena eskaintzen du baita ere.

Hori gutxi ez, Gorbeia Suzienek promozio bideo erakargarria zabaldu du bere Facebook-eko gunean. Hona bideoa:

http://www.youtube.com/watch?v=1DAs9i598rA (Kalitate haundia)

http://www.youtube.com/watch?v=Tw7tZj4aL90 (Kalitate txikia)

 


Este año la última carrera de montaña de la Euskal Kopa tendrá lugar en Zeanuri (Bizkaia) el día 13 de octubre, y se verá arropada por un fin de semana con un amplio programa de actividades. “Gorbeia Suzien Eguzkilore Sari Nagusia” es una prueba nueva dentro del campeonato y está organizada por las sociedades deportivas locales Gorbeia Suzien y Joko-Alai, con el patrocinio de

Eguzkilore Joyas, que ha decidido apostar por esta modalidad deportiva en auge.
La carrera recorrerá una distancia de 28 Km con un desnivel positivo de 1.800 metros, y se desarrollará íntegramente en el entorno del Parque Natural del Gorbea, que ha sido testigo de muchas hazañas de juventud del alpinista Alex Txikon. Por eso la idea sedujo desde un principio al deportista lemoarra, que se ha implicado a fondo en el proyecto. Además, hasta ahora ya se ha confirmado que acudirán al encuentro corredores de la talla de Oihana Kortazar, Ionut Zinca, Raúl García o David López.

Todos los detalles de la prueba se recogen en la página web www.gorbeiasuzien.com, que también contiene un enlace directo donde ya pueden realizarse fácilmente las inscripciones tanto para la carrera como para la marcha.

No contentos con eso, los organizadores han difundido en su página de Facebook, “Gorbeia Suzien”, el sugerente vídeo promocional de la carrera, disponible en el siguiente enlace:

http://www.youtube.com/watch?v=1DAs9i598rA (Alta calidad)

http://www.youtube.com/watch?v=Tw7tZj4aL90 (Calidad baja)
 

Erlazionaturiko lasterketak
Publizitatea