Web
Analytics
Haile Tegegn etiopiarra izan da azkarrena Donostiako Maratoi Erdian, Ivan Fernandezen aurretik - Lasterketak.eus Haile Tegegn etiopiarra izan da azkarrena Donostiako Maratoi Erdian, Ivan Fernandezen aurretik - Lasterketak.eus

Haile Tegegn etiopiarra izan da azkarrena Donostiako Maratoi Erdian, Ivan Fernandezen aurretik

IRUTXULOKO HITZA. Ikuskizun ederra eskaini zuten atzo goizean Donostiako Maratoi Erdian parte hartu duten korrikalariek. Ordubetez atertu du, eta euria etsai izan gabe korritu ahal izan dute lasterkariek; azkarren ibili direnak, behintzat. Mengesha Haile Tegegn etiopiarra izan da garailea Bulebarreko helmugan, 1 ordu 2 minutu eta 38 segundorekin. Abdellak Taghrafet marokoarrak 2011n ezarritako errekorra ez du gainditu, 33 segundora gelditu baita.

Hala ere, proba polita osatu du, Ivan Fernandezekin lehian. Arabarra bigarren izan da lehenengo postutik metrora gutxira, 1 ordu 3 minutu eta 12 segundorekin. Hain zuzen ere, Tegegn eta Fernandez lasterketa buru izan dira lehen kilometroetatik. Iazko Behobia-Donostia lasterketako irabazle Jaume Leiva kataluniarra faboritoen artean zegoen, baina oso urruti geratu da, laugarren postuan, 1 ordu 6 minutu eta 16 segundorekin.

Emakumeei dagokienez, Meseret Kitata izan da azkarrena, 1 ordu 14 minutu eta 24 segundorekin, Joyce Chepkirui keniarrak 2010ean ezarritako errekorretik lau minutu eta erdira; urruti, horrenbestez. Bi milatik gora korrikalarik hartu dute parte, Maratoi Erdia eta 10 kilometroko lasterketa batuta.

Artxibo
Event Search