Araitz Beteluko krossa gero eta ezagunagoa da, partaide-tza haunditzen doa poliki poliki eta aurten 300 partaide izateko aukera izango da. Aurtengoan, lasterketaren seigarren edizioa, datorren urtarrilaren 23an igandearekin ospatuko da Beteluko herritik atera eta Araitzetik barna (Arribe Atallu) eta gero buelta Betelura. Guztira zortzi kilometro izango ditu probak. Bide ederretatik pasako da, aukera paregabea Nafarroako txoko polit hau ezagutzeko.
Eguerdiko 12:00etan nagusien krossa (txip kronometrazioarekin) eta 10:30etan umeen krossa. Eguerdiko 12etan hasiko da lasterketa, eta 8 kilometroko ibilbidean, 16 urtetik gorako edonork hark dezake parte. Izena ematea egunean bertan izango da, 10:45etatik 11:30etara Beteluko plazan, inskripzio-orria bete eta 6 euro ordaindu beharko dira. Bertan dortsala emango zaio laisterkari bakoitzari.
Nagusiena ez ezik, umeen krossa ere burutuko da.
Araitz, Areso, Betelu, Larraun, Lekunberri Kirol Mankomunitatea eta Araxes Kirol Taldea dira antolatzaileake ta aditzera eman dutenez aurten saritan 1.500 euro banatuko dira. Sari mordoa banatuko dira kroseko irabazleen artean; lehen 3 gizonentzako: 180 euro, 120 euro eta 80 eurona eta lehenbiziko hiru emakumezkoei saria emango zaie, lehenari 70 euro, 50 euro bigarrenarie ta 30 hirugarren psotuan sailaktzen denari . 40 mintu baino lehen amaitzen duen bailarako taldeari axuri bat emango zaio eta errekor berria ezartzen duen lasterkariari 150 euroko saria emango zaio. Gainontzeko 300 lasterkarientzat ere izango dira sariak nanatzeko
Sari banaketaren ondoren, hamaiketakoa izango da Zigari elkartean, eta Beteluko frontoian dutxa-tzeko aukera izango dute laisterkariek.
Pasa den urtean ezarri ziren errekorrak: mutiletan Gontzal Sanz 24:43 emakumeetan Rakel LLamas: 29:32 oso korrilari onak etorri ziren geurera.
Izenemateko: www.kirolprobak.com edo egunean bertan. Informazio gehiago www.kirolprobak.com http://kirolmank.blogspot.com/