GOIENA.NET. Dabid Gartzia durangarra gizonezkoetan eta Aitziber Urkiola eibartarra emakumezkoetan izan dira garaile aurtengo Atxintxika krosean. IX. edizio honetan, iazko irabazleak errepikatu dira: izan ere, 4. urtez irabazi du Atxintxika Triatloi Taldeak antolatzen duen krosa durangarrak. Urkiolarendako bigarren urtea da garaipena lortu duena.
Atzo arratsaldean izan zen Atxintxika Triatloi Taldekoek antolatutako Atxintxika krosa, Soraluze eta Bergara artean. 400 parte-hartzaile baino gehiago egon ziren eta giro paregabean igaro dute arratsaldea. Hiru modalitatetan lastertu dira: gurpildun aulkikoek handbikean, patinetan eta korrikan. Hala ere korrikalariak gailendu direla azpimarratzekoa da.
Bere iazko denbora baino minutu pasatxo gehiagoan, 33' 53''-ko denboran bilakatu da garaile Gartzia korrikalaria. Parte-hartzaile guztiak oso pozik agertu dira. Urkiolak azaldu duenez "ibilbide oso polita izan da eta ez du euririk egin. Hala ere, momentu batean bero larregi egin du".
http://goiena.net/albisteak/iazko-garaile-berdinak-aurtengo-atxintxika-krosean/