Web
Analytics
Igandean Beasaingo III. Herri lasterketa egingo dute - Lasterketak.eus Igandean Beasaingo III. Herri lasterketa egingo dute - Lasterketak.eus

Igandean Beasaingo III. Herri lasterketa egingo dute

Atzo arratsaldean aurkeztu zituzten Bealak taldekoek igande honetan egitekoa den Beasaingo III. Herri Lasterketa eta hurrengo astean, martxoaren 16an izango den Arriarango II. Mendi Lasterketa.

Igande honetako proban gaztetxoenak hasiko dira lehenik. Goizeko 10:00etan 8-9 urte bitarteko haurrak hasiko dira, 10:10ean 9-11 urte bitartekoak eta 10:20ean 12-13 urte bitartekoak. Umeen poltsen barruan familia osoarentzat asteburu bat pasatzeko oparia zozkatuko da. Helduen lasteketak 11:00etan hasiko dira eta hauei, sari askoren zozketan sartzeaz gain, dortsala, kamiseta bat eta gela emango zaizkie opari.

Helduen lasterketak 14 eta 7 kilometroko ibilbideak izango dituzte. 7 kilometroko lasterketarekin, besteak beste, emakume gehiagok parte hartzea lortu nahi dute. Elena Calvillok atzoko prentsaurrekoan “Lilatoiean atera ziren emakume guztiei” dei egin zien lasterketa honetan parte hartzeko.

Izena www.kirolprobak.com orrialdean eman beharko dute lasterkariek.

 

 

 

Artxibo
Event Search