Web
Analytics
Igandean egingo dute Pagoeta Mendi Lasterketa - Lasterketak.eus Igandean egingo dute Pagoeta Mendi Lasterketa - Lasterketak.eus

Igandean egingo dute Pagoeta Mendi Lasterketa

Igandean jokatuko dute Pagoeta Mendi Lasterketa. Zortzigarren urtez jarraian, herriko zein kanpotik datozen korrikalariek 15 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute, Azken Portuko Guria tabernatik abiatuz Pagoetako gurutzeraino eta buelta. 10:00etan hasiko da lasterketa eta gehienez bi ordu eta erdi izango dute parte-hartzaileek ibilbidea burutzeko.

Jakinarazi dutenez, izena emateko epea itxita dago dagoeneko eta guztira 230 pertsonek hartuko dute parte, 217 gizonezkok eta 13 emakumezkok. Horietatik 44 dira zarauztarrak, eta 20 zumaiarrak. “Ikuskizun polita izango da”, adierazi zuten Kirol Elkarteko Atletismo saileko arduradunek atzo egindako agerraldian: “Kirolariek eskertuko dute jendearen berotasuna eta txaloak”.

Errekorraren bila

Atletismoko kideek Nerea Amilibia aiarraren, Ana Conde gasteiztarraren eta Oihana Kortazar elgetarraren artean “lehia gogorra” izango dela nabarmendu zuten: “Errekorra haustera etorriko dira hiruak. 2006. urtean Alicia Romerok 01:15:37an jarri zuen marka gainditzea izango da haien helburua”. Gizonezkoen kasuan 2009an jarri zuen Didier Zago frantziarrak, 01:01:14ean. Emakumezkoetan errekorra hausten duenak 900 euro jasoko ditu; gizonezkoen kasuan, berriz, 300 euro.

Bestalde, maila bakoitzeko lehenengo hiruek jasoko dute saria. Helmugara iristen den lehenengo zarauztarrak ere eskuratuko du garaikurra. Era berean, lasterketa ezarritako denboraren baitan amaitzen duen orori elastikoa eta zenbait produktuk osatutako poltsa banatuko diete. Zozka ere egingo dute parte-hartzaileen artean.

Iturria: http://zarautz.hitza.info

 

Artxibo
Event Search