Web
Analytics
Ikaztegieta - Badator XX. Kros Herrikoia - Lasterketak.eus Ikaztegieta - Badator XX. Kros Herrikoia - Lasterketak.eus

Ikaztegieta – Badator XX. Kros Herrikoia

Ikaztegietako Herrigintza elkarteak antolatuta, eta bertako Udalaren laguntzarekin, azaroaren 7an XX. Kros Herrikoia egingo dute. Aurten Behobia-Donostia lasterketaren aurretik izango da, beste urtetan astebete beranduago antolatu denean.

Hamar kilometroko ibilbidea du Kros Herrikoiak. 11:00etan hasiko da proba eta aurretik, 10:45ean, haurrek parte hartuko dute bere lasterketan.

Izena probaren eguna baino lehen eman daiteke. Horretarako www.herrikrossa.com webgunera sartu behar da. Bide horretatik eginez gero 10 euro ordaindu beharko dira. Lasterketaren egun berean ere izena eman daiteke, baina orduan 15 euro ordaindu behar dira. 09:00etatik 10:15era egin ahal izango da izen-ematea. Bestalde, dortsala hartzen duten aurreneko 300 korrikalarientzat kamisetak banatuko dituzte.

Iturria: http://ikaztegieta.hitza.info

Artxibo
Event Search