Web
Analytics
IMANOL LARRAÑAGA AZKOITIARRAK IRABAZI DU GARINGO III. MENDI LASTERKETA - Lasterketak.eus

IMANOL LARRAÑAGA AZKOITIARRAK IRABAZI DU GARINGO III. MENDI LASTERKETA

  • Lasterketak.eus
  • IMANOL LARRAÑAGA AZKOITIARRAK IRABAZI DU GARINGO III. MENDI LASTERKETA
GARINGO MENDI LASTERKETA HERRIKOIA
Uncategorized

GOIERRI.HITZA.EUS. Emakumezkoetan Bealak taldeko Elena Calvillo izan da lehenengoa. Mendian elurra eta haize hotza lagun, giro beroa izan da gaur eguerdian Beasaingo Garin auzoko San Sebastian jaietan. Korrikalariek jarri dute berotasuna: ia 200 korrikalarik hartu dute parte Garingo III. mendi lasterketan. Korrikalariek bederatzi kilometro burutu behar izan dituzte helmugara iritsi aurretik; tartean malda gogorrak igo behar izan dituzte. Helmugara iristen azkarrena, Imanol Larrañaga izan da. Lasterketa guztia buruan egin du azkoitiarrak. Bigarrenaren eta hirugarrenaren artean lehia estua izan da. Azkenean, Aitor Regillaga nagusitu zaio Koldo Agirre beasaindarrari. 

ALBISTE OSOA: http://goierri.hitza.eus/2015/01/18/imanol-larranaga-azkoitiarrak-irabazi-du-garingo-iii-mendi-lasterketa/

Erlazionaturiko lasterketak
Publizitatea