Web
Analytics
Ionut Zincak eta Izaskun Zubizarretak irabazi dute IV. Mendi Lasterketa - Lasterketak.eus Ionut Zincak eta Izaskun Zubizarretak irabazi dute IV. Mendi Lasterketa - Lasterketak.eus

Ionut Zincak eta Izaskun Zubizarretak irabazi dute IV. Mendi Lasterketa

Berrehundik gora korrikalarik osatu zuten tropela eta goi mailako partaidetza izan du lasterketak. Marka guztiak hautsi dira aurten. EAEko Kopa Walther Becerrak eta Aitziber Ibarbiak irabazi dute.

Ionut Zinca errumaniarrak ordu batean eta 42 minututan amaitu zuen 23 kilometroko ibilbidea. Izaskun Zubizarretak bi ordu eta hamaika minutu behar izan zituen proba amaitzeko.Lasterketa gogorra izan zen. Bideak 1550 metroko igoera positiboa zuen eta Beloki, Izazpi eta Irimo zeharkatzen zituen.

Mendi lasterketa EAEko koparako puntuagarria zen. Zirkuitoko azken proba zen gainera. Azken denborak neurtuta, Sestaon bizi den Walther Becerra venezuelarrak eta Aitziber Ibarbia zizurkildarrak irabazi zuten kopa. Becerrak zortzigarren egin zuen Goierri Garaiko mendietan eta Ibarbiak bigarren. Eurak izan dira erregularrenak denboraldi osoan. Irteeran 200 lagundik gorako tropela osatu zen, eta 160 korrikalarik amaitu zuten lasterketa.

Herenegungo lasterketa festa «borobila» bezala definitu dute, «ikusle andana bildu zen lasterketako txoko esanguratsuenetan eta helmuga gunera ere jende mordoxka inguratu zen» esan dute. Igartzabalek berak ere ildo beretik jo zuen: «dena oso ondo joan dela uste dute. Ikusi besterik ez dago zenbat jende bildu den. Lasterketarekin baina gehiago, antolaketa lanetan izan dugun giro onarekin nago oso pozik».

Goierri Garaia mendi lasterketa taldeak eskerrak eman dizkie udalei, babesleei eta bolondres aritutako pertsonei. Dagoeneko datorren urteko lasterketa prestatzen hasiko direla iragarri dute.
Sailkapenak

Emakumeak
Irabazlea: Izaskun Zubizarreta Guerendiain (2:11:27).
Bigarrena: Nerea Amilibia Arruti (2:11:42).
Hirugarrena: Elena Calvillo Arteaga (2:13:32).
Laugarrean: Montserrat Vazquez Rodriguez (2:15:34).
Bosgarrena: Aitziber Ibarbia Beloki (2:16:25).
Seigarrena: Silvia Ainhoa Trigueros Garrote (2:28:15).
Zazpigarrena: Jone Urkizu Mendiola (2:30:10).
Zortzigarrena: Igone Eriz Unzueta (2:47:02).

Gizonak
Irabazlea: Ionut Alin Zinka (1:42:26).
Bigarrena: Imanol Goñi Aranburu (1:45:17).
Hirugarrena: Jabi Olabarria Etxeberria (1:46:09).
Laugarrena:. Juanjo Igartzabal (1:48:11).
Bosgarrena: Jesus Martin Castaño (1:53:03).
Seigarrena: Aritz Kortabarria Rajado (1:53:31).
Zazpigarrena: Aitor Conde Zabaleta (1:54:23).
Zortzigarrena: Walther Becerra Paez (1:55:20).

• Informazio gehiago: http://www.ggmltaldea.com/

Iturria: http://goierri.hitza.info

Artxibo
Event Search