GOIERRIKO HITZA. Bizkaian bizi den Ionut Zinca errumaniarrak irabazi du Idiazabalgo Axari Trail lasterketaren lehen edizioa. Zincak bi ordu, minuto bat eta hogeitabost segundo behar izan du 25 kilometroko ibilbidea osatzeko. Helmugan sartzen bigarrena Jokin Lizeaga izan da eta hirugarrena Imanol Goñi. Emakumezkoen artean, onena Maite Maiora izan da, bigarrena Izaskun Zubizarreta (Alizia Olazabal) eta hirugarrena Alizia Olazabal (Nahia Quincoces).
Korrika egiteko eguraldi bikaina lagun, lehen ekitaldi hau oso arrakastatsua izan da. 216 lagunek bukatu dute lasterketa eta ikusle asko egon dira ibilbide osoan zehar. Lasterketa hau Mikel Garmendiaren oroimenez antolatu dute eta amaieran Garmendia gogoratu dute. Gainera, Lake Oiarbidek gainontzeko antolatzaileen omenaldi xumea jaso du.
http://goierri.hitza.info/2013/09/16/ionut-zincak-irabazi-du-axari-trail-mendi-lasterketa/