IRUTXULO.HITZA.INFO. Maiatzaren 18an egingo dute eta aurten ere bi ibilbide izango ditu lasterketak, 21 kilometroko maratoi erdia eta 10 kilometroko ibilbide laburra. Maiatzaren 16an amaituko da izena emateko epea.
Azken bi urteetan izandako arrakastari jarraituz, oraingoan ere Bulebarrean hasi eta amaituko da Donostiako maratoi erdia. Goizeko 10:00etan abiatuko da. Herritarrek lasterketa izendatzeko erabiltzen duten izena aintzat harturik, aurten gainera izen berria erabiliko du lehen aldiz: Media Donosti.
http://irutxulo.hitza.info/2014/05/07/izen-berria-estreinatuko-du-maratoi-erdiak-media-donosti/
Share This Post