Web
Analytics
Javi Dominguez da Ehunmiliakeko irabazlea - Lasterketak.eus Javi Dominguez da Ehunmiliakeko irabazlea - Lasterketak.eus

Javi Dominguez da Ehunmiliakeko irabazlea

Javi Dominguez gasteiztarrak irabazi du aurtengo Ehunmiliak ultratraila. Guztira, 167 kilometroak egiteko, 24 ordu eta 49 minutu behar izan ditu. Arratsaldeko zazpiak izateko hamar minutu falta zirela iritsi da Beasaingo helmugara, eta txalo artean hartu dute ikusleek eta antolakuntzako kideek. Helmugara iritsitakoan egindako adierazpenetan esan duenez, aurreneko postuan ikusi den momentuan indarrak berreskuratu eta gogotsu iritsi da helmugara. Ibilbidean zehar oso ondo ibili dela esan du, inolako arazorik gabe, eta gauez ere oso gustura ibili dela. Momentuz neke handirik ere ez duela somatzen argitu du, baina orduak pasa hala antzemango duela.

Jose Vicente Benito, kilometro askotan zehar lehen postuan joan den

korrikalaria, bigarren iritsi da Besaingo helmugara, 25 ordu eta 11 minutu Gipuzkoako mendietan gora eta behera ibili ondoren. Egun gutxitako alaba besoetan zuela sartu da helmugan Vicente.

Pedro Germano portugaldarra izan da helmugara iristen hirugarrena, arratsaldeko zortzi eta erdietarako hamar minutu inguru falta zirela. Germanok 26 ordu eta 22 minutu behar izan ditu proba amaitzeko.

Laugarren iritsi da azkenean Joxelu Albizuri azkoitiarra Beasaina. Ibilbidea osatzeko 26 ordu eta 43 minutu behar izan ditu.

Bosgarren postuan dago Nerea Martinez, lehen emakumezkoa eta iazko irabazlea. Mutiloako kontroletik igaro denean 26 ordu eta 10 minutuko denbora markatu du. Beasaina bidean dago jatorri euskalduneko madrildarra, eta antolakuntzatik adierazi dutenez 22:15ak inguruan iritsiko da helmugara. Oso nekatuta datorrela gaineratu dute.

Ikusi probako argazki galeria

Iturria: http://beasain.hitza.info

 

Artxibo
Event Search