BIDASOA.HITZA.EUS. Larunbatean egin zen Pasaiako VIII. Mendi Lasterketa, Klub Atletiko Trintxerpek (KAT) antolatua beti bezala. Gizonetan Javier Perez irundarra izan zen irabazlea, eta emakumeetan Nerea Amilibia aiarra. Biek ala biek denbora izugarri ona egin zuten, eguraldia lagun izan zutelako, eta ibilbidea, latza izan arren, nahikoa lehor zegoelako. Gainera, inoizko partaidetzarik handiena izan zen. izen emateetan 140 bat kirolari izanik, nahiz eta helmugara ia 120 iritsi. 13 kilometrokoa zen proba, San Pedroko pilotaleku ondotik hasi eta hor bukatu zen. Gizonetan bigarrena Iñigo Tumas hondarribiarra izan zen, eta hirugarrena, Javier Delgado hendaiarra.
OSORIK IRAKURTZEKO: http://bidasoa.hitza.eus/2015/04/13/javier-perez-irundarra-irabazle-pasaiako-mendi-lasterketan-2/