Web
Analytics
Juan Karlos Valdivielso eta Nerea Etxeberria garaile Beasaingo Lehen Herri Lasterketan - Lasterketak.eus Juan Karlos Valdivielso eta Nerea Etxeberria garaile Beasaingo Lehen Herri Lasterketan - Lasterketak.eus

Juan Karlos Valdivielso eta Nerea Etxeberria garaile Beasaingo Lehen Herri Lasterketan

Antolatzaileek uste baino korrikalari gehiagok parte hartu zuten atzo goizean Beasainen egin zen Lehen Herri Lasterketan. Guztira 275 korrikalari helmugaratu ziren, horietatik 113 goierritarrak. Denen artean azkarrena Juan Karlos Valdivielso beasaindarra izan zen. Ibilbideak zituen hamalau kilometroak egiteko 46 minutu eta 20 segundo behar izan zituen. Lehen emakumezkoa Nerea Etxeberria azpeitiarra izan zen, 55 minutu eta 18 segundoko denborarekin.

Bealak taldetik jakitera eman dutenez Euskal Herri osoko korrikalariek parte hartu dute lasterketan: Beasaindarrak 53 izan dira, gipuzkoarrak 231, arabarrak 5, bizkaitarrak 9 eta nafarrak 37. Bartzelonatik etorritako bi korrikalarik ere parte hartu dute Beasaingo Lehen Lasterketa Herrikoiean.

Umeak helduen aurretik

Helduen lasterketa egin aurretik haurren lasterketa ere egin zen atzo Beasainen. Herriko kaleetan zehar antolatutako ibilbidean aritu ziren gaztetxoak ere korrika. Kasu honetan ordea, antolatzaileek nahi baino haur gutxiagok parte hartu zuten lasterketan: “Futbol partidak ere bazeuden antolatuta, inauteriak ere baziren… eta horrek guztiak eragina izan du”. Hala ere, Bealak taldeko kideak gustura daude bi probek eman dute emaitzarekin.

Bealak taldeak interneten duen webgunean (www.bealak.com) zintzilikatu ditu lasterketako argazkiak eta sailkapen osokorra.

Iturria: http://beasain.hitza.info

 

Artxibo
Event Search