Web
Analytics
Juanjo Igartzabal eta Nerea Amilibia garaile mendi lasterketan - Lasterketak.eus Juanjo Igartzabal eta Nerea Amilibia garaile mendi lasterketan - Lasterketak.eus

Juanjo Igartzabal eta Nerea Amilibia garaile mendi lasterketan

Igartzabal zumarragarrak garaipen bikoitza lortu du herri lasterketan bezalatsu, mendikoan ere denbora onena lortuta, bi ordutik beherako denboran burutu zituen hiru gurutzeak.

102 korrikalari iritsi ziren helmugara atzo, Zumarraga-Urretxun egin zen Goierri Garaia III. Mendi Lasterketan. Gizonezkoen mailan lehena Juanjo Igartzabal zumarragarra izan zen 1:55:34 denborarekin. Nesken mailan Nerea Amilibiak bete zuen lehen postua 2:18:16ko denborarekin. Sailkapen orokorra ikusgai daukazue www.herrikrossa.com eta www.lasterketak.com web guneetan.

Euripean egin behar izan zuten korrikalariek lasterketaren 22 kilometroko ibilbidea. Izenak berak dioen bezala, hiru gurutzeak, Beloki, Izazpi eta Irimo igo behar izan zituzten parte hartzaileek, Areizaga-Kalebarren plazatik abiatu eta leku berera itzultzeko. Lasterketa, goizeko 10etan hasi zen eta 13:30 inguru amaitu zen azkena heltzearekin batera.

Maila bakoitzeko lehen sailkatuentzat sari bereziak izan ziren, eta orain aste batzuk jokatu zen errepideko lasterketako eta mendi lasterketako denborak elkartuta denbora gutxien batu dituztenentzat, diru-sariak ere egon ziren. Izan ere, mendi lasterketaren eta errepide lasterketaren artean challenge-a antolatu da aurten ere.

Iturria: www.otamotz.com

Artxibo
Event Search