Web
Analytics
Kamel Ziani nagusi Orioko Herri Krosseko lasterketa luzean - Lasterketak.eus Kamel Ziani nagusi Orioko Herri Krosseko lasterketa luzean - Lasterketak.eus

Kamel Ziani nagusi Orioko Herri Krosseko lasterketa luzean

KARKARA.COM. Lehen emakumezko oriotarra Susana Martin Crespo izan zen

Orioko Herri Lasterketa jokatu zen igandean. Orioko Herri Ikastolak antolatuta bi ibilbide egiteko aukera izan zuten korrikalariek, 7 kilometrokoa bat eta 14 kilometrokoa bestea. 7 kilometroko lasterketan 162 lagunek hartu zuten parte guztira 48 emakumek eta 114 gizonezkok; 14 kilometrokoan 104 gizonezkok eta 19 emakumek, guztira 123.

Eguraldi ona lagun korrikalariak ez ezik ikusleak ere animatzera gerturatu ziren bai zirkuituko hainbat lekutara, baita helmugara ere.

7 kilometroko proban tolosarrak izan ziren lehenengo biak Ibon Gonzalez Loitegi eta Iker Pagola Guruzeaga, hirugarrena, berriz, Zaldibiako Jose Javier Cuadrado Pelaez. Emakumezkoetan lehen hiru postuetan hurrenez hurren: Cristina Loeda Soto –Eibar–; Maria Mendibe –Lasarte-Oria– eta Lourdes Colomo Artola –Zizurkil–. Lehen oriotarra gizonezkoetan Joaquín Juan Bellido Leal izan zen eta emakumeetan Eder Etxeberria Korta. Aiarretan, berriz, Aitor Hoyos Huerga.

14 kilometrokoan oriotarrak gailendu ziren. Lehen hiru postuetan bi leku izan baitziren herritarrentzat. Lehena Kamel Ziani, bigarrena Ibai Alba Vilchez hernaniarra eta hirugarrena Hossain Kaanache Amghiraf. Hirugarren oriotarra gizonezkoetan Iban Osa Azkue izan zen. Emakumezkoetan Claudia Behobide Alcain hondarribiarra, Maider Gaztañaga Dorronsoro ordiziarra eta Uxoa Irigoyen Odriozola getariarra helmugaratu ziren lehenengo. Oriotarretan, berriz, Susana Martin Crespo, Sonia Alonso Martinez eta Nerea Arriaga Azkue. Aiako lehenak Hodei Alkorta Azkue, Urko Aldalur Etxezarreta eta Iker Marañon.

Sailkapen eta denbora zehatzak hemen klikatuta dituzue: 7 Km. eta 14 Km.

Lasterketako argazkiak hemen.

http://www.karkara.com/albisteak/kamel-ziani-nagusi-orioko-herri-krosseko-lasterketa-luzean

Artxibo
Event Search