Web
Analytics
Kilian Jornet katalanak irabazi du Zegama-Aizkorri mendi maratoia, hirugarren aldiz - Lasterketak.eus Kilian Jornet katalanak irabazi du Zegama-Aizkorri mendi maratoia, hirugarren aldiz - Lasterketak.eus

Kilian Jornet katalanak irabazi du Zegama-Aizkorri mendi maratoia, hirugarren aldiz

Ez du Rob Jebb-en marka hobetzerik lortu; 3.56:30ko denbora egin du Jornetek

22 urteko Kilian Jornet katalanak irabazi du hirugarren urtez Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Lau orduz azpitik ibili da atleta gaztea, 3.56:30ko denborarekin. Hala ere, ez du Rob Jebb-ek jarritako marka hobetzerik izan. Helmugan, bigarren postuan sartu da Aitor Osa txirrindulari ohia; 4.08:27ko denbora eginda. Hirugarren iritsi da Migel Angel Heras, laugarren Fernando Etxegarai eta bosgarren Anjel Arrieta. Goizean euria egin badu ere, gero atertze aldera egin du, baina gainetako bide eta harkaitzak irristakor daude. Guztira 450 bat lagunek parte hartu dute mendi proba ezagunean.

Iturria: www.goierrikohitza.info

Artxibo
Event Search