Web
Analytics
Kipkorir eta Chepkirui, maratoi erdiko azkarrenak - Lasterketak.eus Kipkorir eta Chepkirui, maratoi erdiko azkarrenak - Lasterketak.eus

Kipkorir eta Chepkirui, maratoi erdiko azkarrenak

Donostiako maratoi erdian, 2.780 atletek parte hartu zuten azkenean. Emakumezkoetan, marka berria hautsi zuen Joyce Chepkiruik, ordu eta 10 minututatik jaitsita (1:09:51). Gizonezkoetan, berriz, lehenengo aldiz, azken sprintean erabaki zen lasterketa. Japhet Kipkorir, Erik Kibet eta Cosmers Kemboi izan ziren sprinteko protagonistak eta Kipkorir keniarra izan zen irabazlea (1:03:14). Gainontzeko korrikalariak atzean geratu ziren, lehenengo hiru sailkatuek alde handia lortu baitzuten. Tewodors Zewdu etiopiarra iritsi zen laugarren postuan eta 1 dortsalarekin aritu zen Asier Cuevas gipuzkoarra, bosgarrena.

Iturria: Irutxuloko hitza

Artxibo
Event Search