IRUTXULOKO HITZA. Kross Berdea izenarekin, Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Atletikok lasterketa iraunkor bat antolatu zuten iaz. Aurten ere bi erakundeek kirola eta iraunkortasuna batzen dituen ekimen batean murgildu dira, berriro ere lasterketa berezi bat osatuz. Herri lasterketaren bigarren ekitaldiak, ordea, Berdebidea izena izango du. Datorren martxoaren 10erako antolatu dute lasterketa, 10:00etan izango da, eta guztira, 6’2 kilometro izango ditu ibilbideak. Dagoeneko izen ematea zabalik dago, www.kirolprobak.com webgunean, eta izen emate bakoitzeko euro 1 ingurumen proiektuetara bideratuko dute.
Share This Post