Web
Analytics
Korrika lasterketa lehendabizi eta ondoren babarrun jana bihar Aian - Lasterketak.eus Korrika lasterketa lehendabizi eta ondoren babarrun jana bihar Aian - Lasterketak.eus

Korrika lasterketa lehendabizi eta ondoren babarrun jana bihar Aian

DIARIO VASCO. Udalak eta herriko hainbat jatetxek II. Bizi Iturri jaia antolatu dute eta jendetza espero da herrian.

Aiako Udalak, herriko hainbat jatetxe eta Aiako Kirol Elkartearekin elkarlanean, II. Bizi Iturri jaia antolatu dute biharko.
Joan den urtean ondo atera zen jaia eta bihar, eguraldiak pixka bat laguntzen badu, ez du gutxiago espero.
Jai hau bi ekitaldik osatzen dute. Alde batetik kirola, II. Aiako Mendi Lasterketa ospatuz eta bestetik gastronomikoa, herriko babarruna dastatzeko aukerarekin.

Lasterketari irteera goizeko 11.30tan emango zaio herriko plazatik eta ibilbidea 10 kilometrotakoa izango da, 517 metrotako desnibelarekin.

Dagoeneko atzo 170 lasterkari izena emanda zeuden eta beraz, 200 korrikalari inguru bilduko dira irteeran. Lasterkaren ondoren, babarrun jana herriko jatetxeetan, 15 eurotan menua. Oraindik plaza libreak geratzen dira; beraz, plan ederra bihar Aiara gerturatzen direnentzat.

 

Artxibo
Event Search