Gernika-Lumoko I.Mendi jaioko balorazioa oso ona izan da parte-hartzaile guztiengatik. Nahiz eta aste guztiko eguraldi eskasaren menpe egon, azken momentuan jendearekiko erantzuna bikaina izan da. Martxa luzean, laburrean, lasterketan zein bttko martxen parte-hartze kopurua zazpiehunetik gorakoa izan da. Mendi lasterketan Imanol Goñi izan dugu jaun da jabe Zegamarako prestaketa egokia egin duela agerian utziz, sasoi betean dagoela erakutsiz. Ibilbidea oso lokaztua egon eta hasierako erritmo lasaia eraman arren, 23 kilometroko ibilbidea ordu bat eta berroigeta lau minututan burutu zuen Imanolek. Bere atzetik Jesus Martin eta Igor García izan ziren.
Share This Post