Web
Analytics
Larunbatean korrituko dute antxotarrek Gabonetako Krosa, festa giroan - Lasterketak.eus Larunbatean korrituko dute antxotarrek Gabonetako Krosa, festa giroan - Lasterketak.eus

Larunbatean korrituko dute antxotarrek Gabonetako Krosa, festa giroan

Bost kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek; mozorro onenarentzako saria banatuko dute.

II. urtez jarraian Kamio tabernak hartu du bere gain Gabonetako Krosaren antolakuntza. Larunbatean izango da, 16:30etik aurrera.

Izen-ematea Gure Zumardian egin behar da,  lasterketa hasi eta ordubete lehenagotik hasita, eta 6 euro balio du. Horien truke parte hartzaileek elastiko bana, ura, salda eta txorixoa eskuratuko dute.

Iaz antolatu zuen Kamiok lehenbizikoz Gabonetako Krosa, eta oso harrera ona izan zuen herritarren artean. 80 lagunek eman zuten izena iaz, eta antolatazileek aurten kopuru bera edo handiagoa espero dute. Iragarri dutenez, korrikalari onena ez ezik, mozorro onena sarituko dute.

Iturria: http://pasaia.hitza.info

 

Artxibo
Event Search