Web
Analytics
Leire Fernandez errenteriarra nagusi Antzuolako mendi lasterketan – Lasterketak.eus

Leire Fernandez errenteriarra nagusi Antzuolako mendi lasterketan

  • Lasterketak.eus
  • Leire Fernandez errenteriarra nagusi Antzuolako mendi lasterketan

OARSOBIDASOA.HITZA.INFO. Errenteria-Oreretako Leire Fernandezek irabazi zuen atzo Antzuolako 8 Miliak mendi lasterketa. 1.18,29 behar izan zituen 13,8 kilometroak osatzeko. Hirugarren egin zuen, berriz, Ana Reina Arjona irundarrak 1.33,15 denbora eginez. Nere Arregi arrasatearra (1.27,31) bigarren izan zen.

Iker Oliveri Erlaitz Mendi Elkarteko mugalari taldeko hondarribiarra hirugarren geratu zen mutiletan. Iaz Antzuolan garaile izan zen Oliveri baina aurten ezin izan du aurrekoen erritmoa jarraitu, “arazo fisiko txikiak” izan zituelako. Ekaitz Kortazar durangarrak irabazi zuen proba, 1 ordu 4 minutu eta 41 segundoko denborarekin.

Hamar segundora Abderrahim El Qayed tolosarra helmugaratu zen eta haren ondoren sartu zen Oliveri; irabazleak baino minutu eta segundo bat gehiago behar izan zituen hondarribiarrak lasterketa burutzeko.

Oliverik onartu duenez “oso gogorra” egin zitzaion lasterketa eta jaitsieran hirugarren postua ziurtatzera joan zen, hurrengo asteburuan Lezon egingo den Jaizkibeleko Igoeraren lehen ekitaldirako indarrak gordez.

Mugalari taldeko beste kide bat igo zen Antzuolako podiora, Ana Reina irundarra, Erlaitzekoen kamiseta janzten zuen lehen aldian. Leire Fernandez errenteriarrak irabazi zuen emakumeen proba. Oliverik eta Reinak postu bera lortu zuten, hirugarrena.

http://oarsobidasoa.hitza.info/2014/02/17/leire-fernandez-errenteriarra-nagusi-antzuolako-mendi-lasterketan/

Erlazionaturiko lasterketak